Hilabeteko artxiboa:

Juan Ignacio Pérez Iglesias Nekez egon daiteke inor ezagutzen ez denaren alde; hortaz, gizarte batean garapen zientifiko eta teknologiko indartsua izateko, lagungarria da jendeak diziplina horien gutxieneko ezagutza izatea, zientziarekiko gizarte-atxikimendua gakoa izan baitaiteke zientziari dagozkion erabaki politikoak hartzerako orduan. Hori horrela, zientzia-eragileek gero eta interes handiagoa erakusten dute zientziaren ezagutza handitzeko eta zientzia gizarteratzeko. Testuinguru horretan kokatu behar da […]

‘Borne Before the Moone’ esamoldea euskara irudikatzeko erabili zuen XVII. mendean Edward Brerewood idazleak hizkuntzen jatorriari buruzko liburu batean. Aipu horrek Aritz Farwell Castillo ikertzailearen arreta bereganatu zuen. Erakargarria iruditu zitzaion euskarari buruz egiten zuen narrazioa. Bereziki haren antzinatasuna eta izaeraren berezitasuna deskribatzeko erabili zuen esamolde hori: “ilargia sortu baino lehenago jaioa”. Hortik abiatuta, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean […]

Uxue Razkin Asteon zientzia begi-bistan astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluen bilduma da. Zientzia Kaiera blogaren igandeetako gehigarria. Mikrobiologia
Donostia-OSI Donostialdea Unibertsitate Ospitaleko Mikrobiologia Zerbitzuko ikerketa-taldeak, CIBERES taldeak eta EHUko ikertzaile batzuek bakterio espezie berria aurkitu dute: Nocardia donostiensis. Nocardia espezie berria da. “CIBERES taldeko Maria Ercibengoa ikertzaileak izan zuen espezie berria izan zitekeenaren lehen susmoa”, dio […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Lekaleen Nazioarteko Urtea da 2016a eta horren aurrean José Vioscak honakoa planteatzen du: dakigunez Mediterranear dietak arrisku kardiobaskularrak gutxitzen ditu, ederto, baina zein da hori lortzeko mekanismoa? Erantzuna lekaleetan egon daiteke: A pulse in the Mediterranean diet.
Egun, Espainian, gobernua eratzeko negoziazio zurrunbilo bat dago […]

Uxue Razkin Egiptoko XX. dinastiako laugarren faraoia izan zen Ramses V.a, eta jakin badakigu baztanga deituriko gaitz infekziosoak eragin zuela bere heriotza. Gaixotasun horren erakusle dira KV35 hilobiko bere momiak agerian uzten dituen orbanak, aurpegian eragin zizkion marka itsusi eta beldurgarriak. Bada, hori ez zen eritasun jakin horrek zekarren ondorio bakarra. Bizirik ateratzen zirenen artean, itsumena eta adimen-atzera ere eragiten […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Beroa
———————————————————————————————————–
“Txerria, apatxa zatituta duelako hausnarkaria izan gabe; animalia hori lohia da zuentzat” (Liburu Santuak: Lebitarren liburua, 11).
“Esan: helarazi zaidan goiargian ez dut aurkitu inorendako ezer jateko debekurik, animalia baten gorpua edo odol isuria ez bada, edo txerrikia, lohikeria baita” (Korana: Artaldeak, 145)
Lebitarren liburuan eta Koranean ezarritako txerrikia jateko debekuaren […]

Amaia Portugal Jaiotzetik katarata zuten hamabi umek ikusmena berreskuratu dute, azkar eta arazo handiegirik gabe. Ohiko ebakuntza konplexuaren ordez, prozedura berritzailea aplikatu diete: kristalino berria eta garbia birsortu dute, begiaren barruan eta beren kabuz, organo horretan dauzkagun zelula ama zehatz batzuei lan egiten utzita.
Kristalinoari gardentasuna falta zaionean, bertan agertzen den orban modukoa da katarata edo begi-lausoa. Munduan, itsuak diren […]

Adrian Alvarez Euskal Baleazaleen istorioa Fikziozko nahiz dokumentalezko hamaika film labur eta film luzetan parte hartu du Eñaut Tolosak (Beasain 1977) eta hamaika betebehar izan ditu zinemagintzan. Attrezzoan hasi eta gero, ekoizpenean ibili zen, errealizadore, gidoigile, ekintzaile… proiektu batzuetan guztiak batera egin ditu, orkestra gizonen erara. Hamabost ofizio eta hamasei miseria ikus-entzunezkoaren bidez istorioak kontatze aldera. 2015ean Euskal Baleazaleen Triskantza […]

Bakterio gram-positiboak Gram tindaketarekin urdinak bihurtzen diren bakterioak dira. Ezaugarri hau eraketa bakteriano berezi baten adierazle da. Mota honetakoak dira, esaterako, Norcadia bakterioak. Bakterio hauek materia organikoan aberatsak diren lurzoruetan aurki daitezke eta sor ditzaketen infekzioak traumatismoen bidez edota bakterio inhalatuz gerta daitezke. Donostia-OSI Donostialdea Unibertsitate Ospitaleko Mikrobiologia Zerbitzuko ikerketa-talde batek eta CIBERES-Arnas Gaixotasunen Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroko (UPV/EHUko […]

Uxue Razkin Asteon zientzia begi-bistan astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluen bilduma da. Zientzia Kaiera blogaren igandeetako gehigarria. Biologia
Murdoch Unibertsitateko ikertzaileek frogatu dute izurde emeak elkartzen direla haien kumeak babesteko eta taldetxoak osatzen dituztela erditze garaian. Kumeak animalia harrapakariengandik babesteko eta izurde arren jazarpena oztopatzeko egiten dute. Amaia Portugalek azaltzen digu Bunbury hiriaren parean aritu direla lanean. […]