Kultura Zientifikoko Katedraren lana 2015ean

Juan Ignacio Pérez Iglesias

Nekez egon daiteke inor ezagutzen ez denaren alde; hortaz, gizarte batean garapen zientifiko eta teknologiko indartsua izateko, lagungarria da jendeak diziplina horien gutxieneko ezagutza izatea, zientziarekiko gizarte-atxikimendua gakoa izan baitaiteke zientziari dagozkion erabaki politikoak hartzerako orduan.
Hori horrela, zientzia-eragileek gero eta interes handiagoa erakusten dute zientziaren ezagutza handitzeko eta zientzia gizarteratzeko. Testuinguru horretan kokatu behar da Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren sorrera 2010ean. Urtetik urtera Katedraren jarduera etengabea hazi da. Askotariko izaera duten hainbat ekintza antolatu eta gauzatu ditu urteotan. Horren baitan, gaur, 2015ean zientziaren ezagutza handitzeko eta zientzia gizarteratzeko antolatu diren jarduerak zeintzuk izan zehazten ditugu jarraian. Argitalpenak (denak digitalak), aurrez aurreko dibulgazio jarduerak (hitzaldiak eta dibulgazioa helburu duten beste ekimen batzuk), ikus-entzunezko proiektuak eta irakaskuntza alorreko (udako ikastaroa) edo beste era bateko jarduerak. Urte oso bateko ekitaldi-zerrenda, askotariko erakunde, eragile eta bidelagunen lanari eta inplikazioari esker gauzatuak.

Kultura Zientifikoko Katedra 2015

Argitalpen digitalak

Mapping Ignorance. Kultura Zientifikoko Katedrak sustatu eta Euskampus Fundazioak diruz laguntzen duen blog honek ingelesez idatzitako goi mailako dibulgazio zientifikoko artikuluak argitaratzen ditu. 2015ean, 4-5 artikulu argitaratu dira astero, argitalpen kopurua handituz 2014. urteari dagokionez. Hala, 2015ean, 241 artikulu argitaratu dira guztira (207 artikulu 2014an), eta blogaren edukien kontsumoa % 30,55 handitu da aurreko urtearekin alderatuz gero (224.264 orrialde 2014an eta 292.773 orrialde 2015ean). Igoera hori agerian gelditu da ere Mapping Ignorancek izan dituen bisita eta erabiltzaile kopuruetan: 032 bisita izan dira guztira, eta gehikuntza % 37,57koa izan da 2014ari dagokionez; aldiz, bisitariak 177.597 izan dira, % 40ko gehikuntzarekin aurreko urteari dagokionez. Bestetik, sendotuz joan da blogak sare sozialetan duen posizionamendua. Adibide modura, nabarmentzekoa da blogaren Twitterreko kontuak, @MapIgnorance, 623 erabiltzaile erakarri dituela 2015ean. Mapping Ignoranceren erabiltzaile gehienak Espainiako estatutik kanpokoak dira (bisiten % 81,01).

Cuaderno de Cultura Científica. Hedabide honek hazten jarraitu du, atal nahiz ohar kopuruetan, eta testu idatzietan eta katedrak antolatu edo haren partaidetza izan duten dibulgazio jardueren bideoetan. Hazkunde horren ondorioz, 536 argitalpen egin dira 2015ean (2014an baino 51 gehiago), eta 503.870 erabiltzaileek 1.009.557 orrialde kontsumitu dituzte. Kontsumitutako orrialde kopurua ez ezik, handitu egin da ere erabiltzaileek blogean igarotzen duten denbora tartea, eta orrialde kopuru handiagoa ikusten dute saio bakoitzeko (orrialde eta erdi batez beste bisita bakoitzeko). Igoera hori nabaria izan da ere Twitterreko kontuan, @CCCientifica, zeinak jarraitzaileen kopurua areagotzea lortu baitu 2015ean, 4.085era iritsi arte (% 45eko igoera 2014ri dagokionez). Koadernoaren erabiltzaileen % 50 Espainiako estatutik kanpokoak dira, blogak nazioartean duen oihartzunaren eta atzerriko irakurleak erakartzeko duen gaitasunaren erakusgarri.

blogs cátedra

Zientzia Kaiera. Hedabide digital honek bere argitalpen lana handitu du 2015ean. 2014an, 307 artikulu editatu zituen; 2015ean, 382. Artikuluak egunero editatzen dira, eta blogak bere jarduera sendotu du 2015ean, atal berriak sortuz, artikuluak argitaratuz eta kolaboratzaile berriak erakarriz. Gehikuntza blogaren kontsumo datuetan ikus daiteke: 2015ean, 73.585 orrialde kontsumitu dira; 2014an, 45.628; erabiltzaile kopurua % 108,13 handitu da aurreko urteari dagokionez (23.000 erabiltzaile 2015ean; 11.000, 2014an); azkenik, 39.431 bisita izan dira guztira. Igoera agerian gelditu da ere Twitterreko kontuan, @zientzia_k, zeinak 375 jarraitzaile irabazi baititu 2015ean, eta 1.000 jarraitzaile izatera heltzeko zorian gelditu da. Zientzia Kaieraren irakurle gehienak (% 70) Euskal Autonomia Erkidegoan bizi dira. eus domeinuarekin argitaratzen da.

Mujeres con Ciencia. 2014an sortu zen hedabide honen helburu nagusia da ikusgarri egitea emakumeek zientzia eta teknologia arloan egin duten eta egiten duten lana. 2015ean, proiektua sendotu egin da, eta artikuluak eta efemerideak editatzen eginiko lana publiko zabal batengana iritsi da. 2015ean, 624 artikulu argitaratu dira guztira, horietatik 264 efemerideak, zientziaren eta teknologiaren hainbat alorretan aritu diren emakume zientzialarien jaiotza eta ibilbidea gogoratzeko eginkizunarekin. Mujeres con Ciencia blogaren kontsumoak gora egin du nabarmen; zehazki, % 302,48 aurreko urteari dagokionez. Hedabideak izan dituen 156.870 bisitariek 746 bisita egin eta 318.201 orrialde kontsumitu dituzte. Gainera, gora egin du ere Twitterren izan duen jarraipenak, @mujerconciencia kontuaren bitartez, eta % 60 areagotu da jarraitzaileen kopurua 2014ari dagokionez (3.602 jarraitzaile gehiago). Bestetik, aipatzekoa da ere proiektuak atzerrian duen oihartzuna: 2015ean, bisiten % 44,46 Espainiako estatutik kanpokoak izan dira; 2014an, ehuneko hori % 36koa izan zen.

Cienciasfera. Blog agregatzaile honen eginkizuna da tresna arin eta bizkor bat eskaintzea gaztelaniaz argitaratutako blog zientifiko onenak eskuratu nahi dituzten pertsonei. 150 blog baino gehiago biltzen ditu, eta oharrak diziplinen arabera sailkatuta daude.

Zientziainfo

Zientzia.info. Webgune honek helburu bikoitza du. Alde batetik, plataforma bat eskaintzen du egungo informazio zientifiko onena eskuratzeko, egunero informazio interesgarrienak aukeratuta kalitatezko hedabide digital multzo batetik. Hirueleduna denez (gaztelania, euskara eta ingelesa), hiru hizkuntza horietan argitaratzen diren hedabideetako albisteetara jotzen du. Informazio zientifiko hoberena osatzeko, bi blog agregatzailetara sartzeko estekak eskaintzen ditu (Science Seeker, ingelesez, eta Cienciasfera, gaztelaniaz), eta sareko euskarazko argitalpen zientifiko guztiak biltzen dituen Zientzia Kaierako asteko oharretara sartzeko esteka. Bestetik, Kultura Zientifikoko Katedraren lau blogen estekak ditu, eta Youtuben eta Vimeon dituzten bideo kanalenak ere bai. 2015ean zehar atariaren edukiak zabaltzeko Katedraren Twitter kontu nagusia den @Zientzia erabili da bidegile gisa. Horren ondorioz atariak 22.000 bisita izan ditu, eta hauek 60.000 bisitaldi egin zituzten, behin baino gehiagotan errepikatuz euren sarrera atarian. Aipatu beharrekoa da bisita bakoitzak ia 4 orrialde kontsultatu izan dituela, guztira 227.000 orrialdea. Bisiten % 50 Espainiakoak ziren eta gainontzekoak Espainiako estatutik kanpokoak. Azken hauei erreparatuz gero, esan beharra dago, atzerritik etorritako bisiten % 30 Estatu Batuetakoak izan direla.

Matematika buru geraezinentzat

Gaitasun handiko haurren familiak biltzen dituen Aupatuz elkartearekin batera abiarazitako programa honek elkarrizketak, hitzaldiak eta tailerrak eskaintzen dizkie 15 urtetik beherako umeei. 2015eko jarduerak hiru saiotan egin ziren. Zehazki:

  • Martxoaren 28a: Haur guztientzako tailerra (9-14 urteko neska-mutiko guztientzat): Saio bat jolasteko; ingenio jolasak (Matematikako Graduko ikasleen eskutik)
  • Apirilaren 18a: tailerra (9-11 urte): Kode sekretuak (Raúl Ibáñez). 2. tailerra (12- 14 urte): Ingenio problemak (Pedro Alegría)
  • Maiatzaren 9a: tailerra (9-11 urte): Ingenio problemak (Pedro Alegría). 2. tailerra (12-14 urte): Kode sekretuak (Raúl Ibáñez)

Antolatutako hitzaldiak

IX. Darwinen eguna

Otsailaren 12a; lekua: Bidebarrietako Liburutegia, Bilbo; hitzaldiak: Selección sexual: la evolución de las diferencias entre los sexos, Ambrosio García Leal, eta Neandertales, ¿crónica de una muerte anunciada?, María Martinón-Torres. Darwinen Eguna elkarlanean antolatzen da Círculo Escépticorekin eta Bidebarrietako Liburutegiarekin batera.

darwin eguna 2015

IV. M4temozioa

Otsailaren 26a; lekua: Baroja Aretoa (Bizkaia Aretoa, Bilbo); hitzaldia: Sonido, forma y armonía, Jean-Pierre Bourguignon. M4temozioa zikloa elkarlanean antolatzen da BCAM zentroarekin (Basque Center for Applied Mathematics) eta IK4 Aliantza Teknologikoarekin batera.

matemozioa2015

IV. Zientziateka

Zientziateka programak hitzaldi-solasaldiak antolatzen ditu, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan (euskaraz) eta Auditoriumean (gaztelaniaz), eta UPV/EHUko ikertzaileak izan ohi dira hizlariak. Programa Euskampusen babesarekin egiten da, eta Azkuna Zentroarekin lankidetzan.

  • 2015eko urtarrilaren 20a; Jon Irazusta (Medikuntza eta Odontologia Fakultatea, UPV/EHU): Ariketa fisikoa, argaltzeko pilula ote?
  • 2015eko urtarrilaren 28a; Agustín Sánchez Lavega (Bilboko Ingeniaritza Eskola, UPV/EHU): La misión espacial Rosetta: una ventana al origen del sistema solar.
  • 2015eko otsailaren 18a; Ramón Barceló (Medikuntza eta Odontologia Fakultatea, UPV/EHU, eta Basurtuko Ospitalea, Osakidetza): La inmuno-oncología ya está aquí.
  • 2015eko otsailaren 24a; Alvaro Arrizabalaga (Letren Fakultatea, UPV/EHU): Neandertalak: Amaierarik gabeko ikerkuntza?
  • 2015eko martxoaren 4a; José María Gorostiaga (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU): Las algas del cantábrico: centinelas del cambio climático.
  • 2015eko martxoaren 24a; Fernando Plazaola (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU): Fukushimaren nondik-norakoak.
  • Zientziateka Luz
  • 2015eko apirilaren 14a; Alejandro Cearreta (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU): El antropoceno: ¿Estamos en un nuevo tiempo geológico?
  • 2015eko apirilaren 21; Carmen Manzano (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU): Giza eboluzioa: zer ez dakigu eta zer uste dugu dakigula?
  • 2015eko maiatzaren 19a; Ignacio Palacios Huerta (London School of Economics eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, UPV/EHU): Fórmulas, matemáticas y números: desde “Una mente maravillosa” hasta San Mamés.
  • 2015eko maiatzaren 26a; Iñaki Goirizelaia (Bilboko Ingeniaritza Eskola, UPV/EHU) eta Gaizka Abaroa (Ikusmen enpresako zuzendari teknikoa): Badute makinek ikusteko gaitasunik? Oinarri zientifikoetatik erabilpen praktikora.
  • 2015eko ekainaren 10a: Cristina Eguizabal (Zelula Terapiaren eta Zelula Amen Unitatea; Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa; Osakidetza): En busca de la célula madre perfecta.
  • 2015eko ekainaren 23a; Arturo Apraiz (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU): Nepaleko lurrikara: bat-bateko suntsipena etengabeko bilakaeran.
  • 2005eko urriaren 7a; Neskuts Izagirre (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU): El ADN y la historia de las poblaciones, el caso de los vascos.
  • 2015eko urriaren 19a; David Brizuela (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU): Zulo beltzen misterioak argitzen.
  • 2015eko azaroaren 9a; Ainhoa Iglesias (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU): Zergatik merezi du Nobel saria DNAren konponketak?
  • 2015eko azaroaren 11; Arkaitz Carracedo (CIC Biogune): La batalla contra el cáncer: la importancia de la alimentación.
  • 2015eko abenduaren 9a; José Juan Blanco, Raúl Vera eta Jon Urrestilla (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU) (moderatzailea: Eva Caballero kazetaria): 100 años de relatividad general: el legado de Eisntein.
  • 2015eko abenduaren 14a; Jon Azkargorta (IGET Bilbo, UPVEHU), Iker Aranjuelo eta Miren Bego Urrutia (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU): Argia.

Science+

Maiatzaren 7, 8 eta 9an, Bizkaia Aretoan (UPV/EHU), Kultura Zientifikoko Katedrak eta CERFA (Científicos Españoles en la República Federal de Alemania) eta CERU (Científicos Españoles en el Reino Unido) elkarteek antolatuta, Science+ izeneko jardunaldiak egin ziren.

Science+

Zientziaren arloan Europan bereziki dauden alternatiba profesionalak aztertu ziren, hainbat eratako saio eta ekitaldien bitartez: interes orokorreko hitzaldiak, txostengileen eta entzuleen arteko eztabaida saioak, eta bloke handitan banakatutako hitzaldiak. Hainbat arlotan esperientzia zabala duten pertsonak arduratu ziren txostenak eta eztabaida mahaiak aurkezteaz (ikerketa, kazetaritza eta edizio zientifikoa, I+G enpresak, I+G dibulgazioa eta finantzaketa).

Honako hauek izan ziren eztabaida bloke nagusiak:

  • Karrera zientifikoa akademian.
  • Alternatiba profesionalak arlo zientifikoan.
  • Elkarte zientifikoak.
  • Europako zientziaren erronkak.
  • Ikerketa sareak eta programak Espainian eta Europan.
  • Zientziaren eta politikaren arteko zubiak.
  • Dibulgazio zientifikoa.

Jardunaldi hauek oihartzun handia izan zuten hedabideetan, eta zientzia profesionalaren alorreko munduko aldizkari garrantzitsuenak ere aipatu zituen (Science).

V. Naukas Bilbo

2015eko irailaren 11 eta 12a; lekua: Bizkaia Aretoa (UPV/EHU), Bilbo; Naukas dibulgazio zientifikoko ekimenaren bosgarren edizioa. Programaren barnean eskaini ziren: 10 minutuko 66 hitzaldi; hiru elkarrizketa (Javier Burgos zientzialariari, Josu Mezo eta Antonio Calvo kazetariei, Eudald Carbonell antropologoari eta Goyo Jiménez aktoreari); Big Van taldearen bi bakarrizketa; bederatzi saio berezi umeentzat, 45 minutukoak, zientziari eta matematikari buruzkoak; eta ilustrazio zientifikoari buruzko ikastaro bat. Gainera, “Órbita Laika” telesaioaren bigarren denboraldia aurkeztu zen. Ekimen hau elkarlanean antolatzen da Naukas Internet bidezko dibulgazio zientifikoko plataformarekin.

katedra2

Bertsozientzia: “Jakinduriek mundue erreko dau”

Irailaren 26a, 18:00; lekua: Bizkaia Aretoa (UPV/EHU). Zientzia arloko bost profesionalek hainbat gairi buruzko hitzaldi laburrak (10 minutukoak) egin zituzten euskaraz, eta hiru bertsolarik eman zieten erantzuna. Gaiak honako hauek izan ziren: argia, astronomiari buruzko azken berriak, adimen artifiziala eta ergatiboa. Kike Amonarriz aurkezle eta soziolinguistak egin zituen gidari lanak, “gai jartzaile” gisa. Hizlari aritu ziren:

Miren Amuriza, Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariek beren ikuspuntutik landu zituzten zientzialariek aipatutako gaiak.

jakinduriek

Ikus-entzunezko baliabideak

Hitzaldiak eta konferentziak Internet bidez

Katedrak antolatzen dituen dibulgazio zientifikoko ekimen ia guztiak (hitzaldiak, jardunaldiak, solasaldiak, etab.) Internet bidez zuzenean eman eta grabatu egiten dira, gero euskarri digitaletan (unibertsitatearenak nahiz beste erakunde batzuenak) zabaltzeko, zeregin horiez arduratzen den EiTB euskal irrati-telebista publikoaren laguntzari esker.

Dibulgazioa irrati bidez

Kultura Zientifikoko Katedraren eta Bilbo Hiria irratiaren elkarlanari esker, 20 minutuko dibulgazio zientifikoko saio bat egiten dute astero UPV/EHUko kideek. Irratsaioak “Zientzialari” du izena, eta hainbat diziplinatako espezialistek parte hartzen dute. Bestetik, katedraren koordinatzaileak 20 minutuko kolaborazio bat egiten du, hamabostean behin, Radio Euskadiko “La mecánica del caracol” saioan.

Zientzialari bilduma

Bost minutuko bideoetan, UPV/EHUko ikertzaileek beren lanaren berri ematen dute, euskaraz; zehazki, beren arloko eta ikerketa jarduerako hainbat alderdi aipatzen dituzte. Bideoak Zientzia Kaieran argitaratzen dira, hamabostean behin, 2014ko otsailaz geroztik (abuztuan izan ezik), GUK enpresarekin elkarlanean.

Catástrofe UV podcast

2014ko otsailaz geroztik, Kultura Zientifikoko Katedrak “Catástrofe Ultravioleta” izeneko podcasta sustatzen du, gai zientifikoak lantzeko. 2015ean, lau podcast argitaratu dira.

Kolaborazioa Órbita Laikarekin

Órbita Laica” gai zientifikoak lantzen dituen entretenimendu telesaio bat da. TVEren La2 katean ematen den saio hau FECyT Fundazioak ekoizten du, eta K-2000 etxea arduratzen da errealizazioaz. José Antonio Pérez da zuzendaria. Bigarren denboraldiak 12 saio izan zituen, eta 2015eko udaberrian eman ziren, asteazkenetan, gaueko 23:30ean. Kultura Zientifikoko Katedrak bi tarte labur sortu ditu saiorako: alde batetik, “Ciencia Exprés” izeneko animazio bat, hiru minutu baino gutxiagotan zientziaren oinarrizko kontzeptu bat azaltzen duena; bestetik, matematikako oinarrizko kontzeptuei buruzko tarte txiki bat, Raúl Ibáñezen eskutik, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko matematikako irakaslea eta katedraren ohiko kolaboratzailea.

Kultura Zientifikoko Katedraren lana 2014an (2)

Udako Ikastaroak

Egunak: 2015eko uztailaren 8, 9 eta 10a. Lekua: Miramar Jauregia, Donostia. Ikastaroaren izena: “Los demonios de la Ciencia. Educando en (con)ciencia”. Ikerbasque Fundazioarekin elkarlanean antolatutako ikastaroa. Hizlariak:

  • Fernando P. Cossío Mora (Ikerbasque Fundazioa, eta Kimikako Fakultatea, UPV/EHU): Ikastaroaren aurkezpena.
  • Pilar Goya Laza (Kimika Medikoko Institutua, CSIC): Ciencia, conciencia y dolor.
  • Carolina Martínez Pulido (La Lagunako Unibertsitatea): Compañeras invisibles.
  • José Miguel Mulet Salort (Landareen Molekula eta Zelula Biologiako Institutua, Valentziako Unibertsitate Politeknikoa): Mitos (pseudo)científicos en la alimentación y la salud.
  • Helena Matute Greño (Deustuko Unibertsitatea): Bases psicológicas del pensamiento mágico y la superchería.
  • Joaquín Sevilla (Nafarroako Unibertsitate Publikoa): La mala praxis en ciencia.
  • Mabel Marijuan Angulo (Medikuntza eta Odontologia Fakultatea, UPV/EHU): ¿Todo vale en la investigación científica?
  • Eva Ferreira García (Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, UPV/EHU): Las matemáticas de la desigualdad.
  • Juan Ignacio Pérez Iglesias (Kultura Zientifikoko Katedra eta Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU): El ethos de la ciencia: valores y virtudes.

Jakin-mina

Jakiundek antolatutako Jakin-mina programaren antolakuntzan laguntzea. Beren motibazioa dela-eta ikastetxeetako zuzendaritzek aukeratzen dituzten DBH4ko ikasleentzako programa bat da. Lehen mailako zientzialari eta akademikoek hitzaldiak ematen dizkiete ikasle horiei, hainbat gairi buruzkoak. Programa Hego Euskal Herri osora zabaltzen da. Katedra laguntza lanetan aritzen da, hizlariak hautatzen eta Bizkaiko ikastetxeetako ikasleei ematen zaizkien hitzaldiak antolatzen. Programa urtarriletik apirilera (2014/2015 ikasturtea) eta urritik abendura (2015/2016 ikasturtea) antolatzen da. 2014/2015 ikasturtera arte, 28 hitzaldi eskaintzen ziren (10 Donostian eta Bilbon, eta 4 Gasteizen eta Iruñean), sei taldetan (2 Donostian eta Bilbon, eta 1 Gasteizen eta Iruñean). 2015/2016 ikasturtean, beste bi talde eratu dira, Bilbon eta Arrasaten. Hitzaldi bakoitzak 40 entzule inguru izaten ditu.

Txema Asua

Kristalizazio lehiaketa

Azaroan, “Kristalizazioa eskolan” izeneko lehiaketa hasi zen. EAEko DBH eta Batxilergoko ikasleentzat sortu den lehiaketa honen helburua da esperimentu zientifiko bat egin eta ulertzeko interesa piztea gazteengan, kristalizazioa erabilita akuilu gisa.

Deialdia urrian egin zen, eta izen-ematea, azaroan. Abenduan, prestakuntza tailerrak eman zitzaizkien DBHko irakasleei. Dagoeneko martxan dago lan fasea DBHko ikastetxeetako laborategietan, eta amaierako ekitaldia maiatzean egingo da, Bizkaia Aretoan, non kristalak erakutsi eta sariak banatuko baitira. 29 ikastetxek eman dute izena.

UPV/EHUko Kristalografia taldea arduratzen da lehiaketaren zuzendaritzaz, eta laguntzaileen artean daude Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Geobizirik eta Espainiako Kimikako Errege Elkartearen EAEko atala.

Kristalizazio Lehiaketa

Kolaborazioak

Neurozientziari buruzko hitzaldia

Eguna: martxoaren 5a; lekua: Baroja Aretoa, Bizkaia Aretoa (UPV/EHU, Bilbo); hizlaria: Manuel Guzmán (Kanabinoideen Espainiako Ikerketa Elkarteko lehendakaria): ¿Cómo actúa el cannabis en nuestro cerebro? (kolaborazioa Achucarro Basque Center for Neuroscience zentroarekin).

Bioesperientziak

Apirilaren 30ean, Biologoen Elkargo Ofizialak eta UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak jardunaldi bat antolatu zuten ideiak eta esperientziak trukatzeko biologiako profesionalen artean, eta lanbidearen ezaugarriak eta gizarteari egiten dizkion ekarpenak azaltzeko.

Jardunaldia UPV/EHUko Bizkaia Aretoan egin zen; zehazki, Arriaga Aretoan.

  • 18:30: Iñaki Urrizalki, ingurumen arloko aholkularia eta Ur Agentziako zuzendari nagusi ohia: La gestión del agua en el ámbito de la directiva marco del año 2000.
  • 19:00: Beatriz Díaz, BREEN SLko ikerketa teknikaria: Uso de subproductos en la formulación de dietas específicas para tilapia en sistemas acuapónicos (RAS).
  • 20:00: Marian Martínez de Pancorbo, UPV/EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saileko Zelulen Biologiako katedraduna: De la genética clásica a la genómica individualizada.

BioExperiencias

Emandako hitzaldiak

Atal honetako hitzaldiak Katedraren koordinatzaileak eman ditu. Dibulgazio hitzaldiak izan dira, eta unibertsitate gaiak edo zientziaren eta gizartearen arteko loturak aipatu dituzte.

  • Apirilaren 17a; lekua: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Izenburua: Nacidos para correr (Jakiundek antolatua).
  • Apirilaren 28a; lekua: Easo Politeknikoa, Donostia. Izenburua: Naukas Bilbao, una síntesis (Innobasqueko Astearteak: Comunicación social de la ciencia y la tecnología).
  • Maiatzaren 4a; lekua: Kordobako Unibertsitatea. Izenburua: Divulgar funciona (Kultura Zientifikoko Katedraren aurkezpena).
  • Azaroaren 2a; lekua: Murtziako Unibertsitatea. Izenburua: La universidad española y sus rémoras.
  • Azaroaren 27a; lekua: Santiago (A Coruña), Airas Nunes taberna (Escépticos en el Pub): La ciencia y sus valores.

Nacidos para correr charla de Juan Ignacio Pérez

Eskerronak

Txosten honetan aurkeztutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko, bi erakundek eman diote babesa Kultura Zientifikoko Katedrari: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak, Diputación Foral de Bizkaia/Bizkaiko Foru aldundiak. Euskal Herriko Unibertsitatean Iñaki Goirizelaia eta Amaia Maseda dira ordezkari nagusiak, eta Aldundian, José Luis Bilbao eta Josune Ariztondo. Guztiei eskertu behar zaie zientzia-kulturaren hedaduraren alde egin izan duten posturagatik.

Era berean, Katedrak sortutako ekimenetan, GUK buru-belarri aritu da antolakuntza eta komunikazio lanetan. Bereziki, Egoitz Gago izan da bultzatu ditugun ekimen guztien eragile nagusia.

Berdin eskertu behar zaio Euskampusi, UPV/EHUko Nazioarteko Bikaintasun Campusaren barruan. Izan ere, ezinbesteko laguntza eman digu baliabide digitalak argitaratzen zein ekimenak aurrera eramaten. Igor Campillos aritu da Euskampusen zuzendari.

César Tomék posible egin ditu Mapping Ignorance eta Cultura Científica ataletako zientzia-argitalpen bikainak. Bere irizpideak eta ahaleginak ere eragile bizkorra izan dira egun dugun hedadura lortzeko unean. Berari zor diogu halaber zientzia.info eta Cienciasfera direlakoetan bildutako baliabideak eta informazioen hautu zorrotz eta fina. Marta Machok eta Uxune Martinezek ere gure eskerronak merezi dituzte. Haiek izan dira hurrenez hurren Mujeres con Ciencia eta Zientzia Kaiera direlakoen argitaratzaile eta erantzule nagusi. Ekimen biak eredu bilakatu dira beren esparru propioetan, bi emakume hauen irizpide, lan-ahalmen eta ardurari esker. Era berean, José Cuestak (Inercia Creativa) itxuratu ditu gure blogak era eder horretara. Gainera, oso zientzia-idazle onen laguntza dugu eskura beti ere. Oso balio handikoa izan da era berean Juan Carlos Odriozolak EHUn euskaraz sortutako testuen hizkuntz berrikuspenean egin duen lana.

Igaro den urtean bi ekitaldi handi egin genituen ohiko Naukas Bilbao zientzia-jaialdiaz gain: Science+ eta Bertsozientzia. Bi ekitaldiotan parte hartu zutenei, gure esker ona adierazi nahi diegu, jakina, baina batez ere, egitasmoa sortu eta antolatzen lagundu zutenei. Sergio Pérez Acebroni zor zaio, neurri handi batean, Science+ egin izana eta ekitaldiaren arrakasta. Baina CERFA eta CERU elkarteen ekarpena ere ez dugu eskertu gabe gelditu nahi. Eta Bertsozientzia jaialdiari dagokionez, Xabier Artaetxebarria, Gorka Azkune eta Ekain Olaizola aipatu behar ditugu, haiei zor baitzaie ekitaldi hori egiteko ideia eta ekitaldia aurrera eramateko hainbat lan eta ardura hartu izana. Antolatze lanetan, bestalde, Uxune Martinezek egindako lana goraipatu beharra dago.

Horrez gain, eskerrak eman nahi dizkiogu ere Zenbat Gara Elkarteari, Bilbo Hiria Irratiko teknikari eta lagunei eta bereziki Xabier Monasteriori, zientziaren dibulgazioari ateak irekitzearren eta Zientzialari irratsaioan hamaika zientzia-gai eta zientzialarien lana zabaltzeagatik.

Inongo ordainik eskatu gabe, Raúl Ibáñezek eta Marta Machok kolaborazio bikainak eskaini dizkigute Cuaderno honetan. Pedro Alegríak laguntza paregabea eman du Matemáticas para Mentes Inquietas egitarauan. Izan ere, matematikako ezagumendua izugarri hedatzea lortu dute, eta areago, matematikarekiko grina piztu dute gazteengan. Izugarri eskertzen diegu guztiei beren laguntza.

Kristalazio Lehiaketa aurrera eraman ahal izateko ezinbestekoa izan da UPV/EHUko Kristalografia taldearen ekimena eta batez ere, Begoña Bazanen kemena eta ardura eskertzekoa da.

Aitor Bergararen esku hartzea, funtsezkoa izan da Zientziateka horrek erdietsi duen garapen arrakastatsuan. Aipatzekoa da halaber Azkuna Zentroak arrakastan izan duen zeregina. Izan ere, Azkuna Zentroak fede onez eskaintzen dizkigu haren aretoak, eta bai giza eta teknika-baliabideak ere.

Hainbat erakunderen laguntzari esker bideratu dira urtero egitekoak diren ekimenak (Día de Darwin, M4temozioa eta Udal Ikastaroak). Hona hemen erakundeak: Cículo Escéptico, Bidebarrieta (Bilboko Udala), BCAM, IK-4 eta Ikerbasque. Bakarkako lagunei ere eskertu behar diegu bere lana: Luís Alfonso Gámez, Begoña Morán, Enrique Zuazua, Guillermo Dorronsoro, Fernando Cossío eta Ainhoa Madariaga.

Zalantzarik gabe, aipamen berezia merezi dute gure hitzaldietarako hizlariek. Dibulgatzaile bikainak dira gure ziklo eta jardunaldietan esku hartu duten guztiak, eta haiei ere ikaragarrizko laguntza eman izana eskertu behar diegu: zorionak eta segi aurrera.

Katedrak antolatzen dituen jarduera gehienak zuzenean emititzen dira eta eitb.eus-ek grabatzen ditu. Horri esker, gure hitzaldiak, zikloak eta formatu handiko jardunak, hedadura izugarri handia lortzen ari dira. Aitzindaria da lan hau, izugarrizko ahalegina egiten ari gara guztiok, eta oso ondorio onak lortzen ari gara. Hori guztia dela eta, EITBk aipamen berezia behar du.

Ikus-entzunezko atalean, Enrique Borjak (gidoiak) Mikel Ramirezek (irudiak) Ciencia Expresseko bideoak sortzeko egin duten lan bikaina goraipatzekoa da. Era berean, Raul Ibáñezi eskertu behar zaio “Una de mates” bideoetan egindako lana. José A. Pérez Ledok eta Blanca Baenak, Katedrarekiko erakutsi duten konfiantza eta eskaini diguten lankidetza gure esker ona merezi dute.

Javier Peláez eta Antonio Martínez Roni ere eskerronak adierazi behar dizkiegu, Catástrofe UV podcasten bidez egindako zientzia eta kulturaren hedakuntzagatik.

Naukas.com plataforma suspertzaile eta iragarle ona da zientziaren esparruan. Gaztelaniazkoen artean bera da Interneten dagoen aktiboena eta eraginkorrena, eta gero eta garrantzitsuagoa bilakatzen ari da bertaratzeko formatuetan ere. 2011tik elkarlanean ari da etengabe Katedrarekin, eta horri esker ere lortu du Katedrak hedadura handi hau. Plataformaren partaideek, sustatzaileek eta erantzuleek dute meriturik handienetakoa: Miguel Artime, Antonio Martínez Ron eta Javier Peláez. Azken hau izan da bereziki Katedrari bultzada handia eman diona, eta bera gabe, Katedra honek ez zituzkeen aurkeztu jadanik burutuak dituen jarduera guztiak.

———————————————————————————-

Egileaz: Juan Ignacio Pérez Iglesias (@Uhandrea) UPV//EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren arduraduna da.

———————————————————————————-

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>