Oroimena, oroitzen dugun guztiaren batura da. Aurreko esperientzietatik ikasteko eta baita erlazio berriak sortzeko ahalmena ematen diguna da.
Modu neurologiko sinple batean esanda, oroimena burmuinean kokatutako lotura neural kodifikatuen multzoa da. Oroimena kodifikatuta dagoen moduarengatik puzzle edo collage baten antz gehiago du, betiko liburutegi batena baino.
Gure oroimenak hutsuneak izaten ditu batzuetan eta ez ditugu gauza batzuk gogoratzen. Izan ere, baditu defizitak. Zeintzuk dira hauek?
Galdera horren erantzuna eta oroimenari buruzko beste hainbat kontu ezagutzeko aukera daukazue bost minutuko “Oroimena” bideoan. Lan hau, Mattin Zeberio gazteak egin eta aurkeztu zuen 2015ean On Zientzia bideo-lehiaketan eta 18 urtetik beherakoek egindako bideo onenaren saria jaso zuen.
Baina ikusi aurretik, gauza bat gogoratu nahi dizuegu, “gogoratu inoiz ez zaretela gaur bezain gazteak izango”. Oroituko duzue hau bihar?
Oroimena from On Zientzia on Vimeo.
Elhuyar Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako lehiaketa honen seigarren edizioa antolatu dute, jakintza zientifikoa ezagutzera emango duten bideo labur eta originalen ekoizpena bultzatzeko helburuarekin.
Bideoek 5 minutu baino gutxiago iraun behar dute, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez izan daitezke, eta gaia librea da. Edukiak jatorrizkoak izan behar dira, telebistaz inoiz atera ez direnak, eta beste lehiaketaren bat irabazi ez dutenak.
Hiru kategoria ditu On Zientzia lehiaketak. Dibulgazio-bideo onena, euskarazko lanik onenena eta 18 urtetik beherakoek egindako bideo onena. Lehiaketan parte hartzeko, izena emateko inprimakia bete eta lana apirilak 27 baino lehen bidali behar da.
5 iruzkinak
Soy nieta de vasco residente en Argetina. Soy profesora de matemática y me interesan mucho las noticias cientificas pero en euskera solo conozco palabras sueltas que mi abuelo me enseñaba. No entiendo el video sobre memoria. ¿Lo podrian hacer hablado en español?
Kaixo, Nora!
Gracias por el interés que has mostrado por el vídeo. Este vídeo no es nuestro, es de un joven que se presentó el año pasado a un concurso de divulgación científica y ganó un premio en el mismo. Debido a ello, no tenemos posibilidades de poner subtítulos en castellano. Sin embargo, si tienes interés en conocer su contenido, podríamos hacerte un pequeño resumen. Escríbenos a nuestra dirección de correo, zientziaren.kaiera@gmail.com y hablamos de ello.
Eskerrik asko!
[…] Zientzia kaiera. Zer da oroimena? […]
[…] gaitasuna ez da gauza bera haurtzaroan edo helduaroan. Oroimenaren oinarrizko prozesuen garapenean garuneko hainbat eskualde daude inplikatuta. Izan ere, garuna da […]
[…] gaitasuna ez da gauza bera haurtzaroan edo helduaroan. Oroimenaren oinarrizko prozesuen garapenean garuneko hainbat eskualde daude inplikatuta. Izan ere, garuna da […]