Ezjakintasunaren kartografia #112

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Kant

Landare batzuek bizirik irauten dute urik gabeko egoeretan. Itxuraz hil egiten dira baina hezetasun zantzu baten aurrean berpizten dira. Zelan da hau posible? F. Javier Carmonak kontatzen digu: Resurrection plants: surviving in lifeless environments.

Biologia zelularrari buruz ditugun ezagutza mugatuak ezbaian jartzen dira, gaixotasun neurodegeneratiboentzat tratamendua aurkitzeko orduan. Beraz, organulu zelular batzuk gehiago ezagutzen ditugun heinean, aukera anitzak zabaltzen dira. Pasquale Pellegriniren artikuluan ikusten dugu arestian aipatutakoa: The secret power of lysosomes to cure Parkinson’s and Alzheimer’s.

Star Wars-en munduan alde iluna (dark side) baldin badago, fotonikan modu ilunak ditugu (dark modes). Baina harrigarria bada ere, hauen tratamendua klasikoa da eta ez kuantikoa. DIPCko ikertzaileen artikuluan ikusiko dugu esandakoa: The classical behaviour of the dark modes of silver nanotrimers.

Badira esperimentalki ebatzi daitezkeen auzi filosofikoak, batez ere etikaren kasuan. Jesús Zamora Bonillak aurkezten digu kontua eta adibide zehatza ematen digu: Kant, you can’t.

–—–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>