Gizakiok erresistentzia handiko lasterkariak gara, korrika egiteko prestatuak gaude. Ez da hipotesia, horrela da eta frogatuta dago. Harrigarria bada ere, gainontzeko animaliak baino hobeagoak gara korrika egiten.
Esaterako, ondo entrenatu ondoren, zaldi batekin lehiatuz gero, zaldiak baino askoz gehiago iraungo genuke korrika. Txakurrarekin aldiz, lera txakurrak alde batera utzita, gizakiok hobeagoak gara. Eta, batez ere, hobeagoak gara bero handia egiten duenean.
Anatomikoki gizakiok baditugu oinetan beste primateek ez dituzten ezaugarriak. Zeintzuk dira ezaugarri horiek? Zerk desberdintzen gaitu espezie bezala lasterkari apartak izateko? Besteak beste, gure oinek malgukiak antzekoak dituzte, izerdia botatzen dugu freskatzeko eta ez dugu ilajerik.
Izan ere, ezaugarri hauek gure sorlekuarekin zerikusia du. Juan Ignacio Pérezek ematen ditu azalpenak ETBko Azpimarra programan, bertan diosku jatorriz sabanan sortu ginela, eta, hor sortu ginelako garatu genituen denbora luzez lasterka egiteko moldapenak.
Testuaren editorea Uxune Martinez.
1 iruzkina
Benetan interesgarria hitzaldia.