Marie Curie (1867 – 1934): “Zientziak edertasun handia duela uste dut. Laborategian diharduen zientzialaria ez da teknikari soila. Zientzialaria naturaren fenomenoen aurrean dagoen haurra da eta, maitagarrien ipuin bat entzuten duen umea bezala, hunkitu egiten da”.
ederra da from ON ZIENTZIA on Vimeo.
Sarri askotan edertasunaren kontzeptua irudi paregabeekin bateratzen da, astrofisikaren argazki liluragarriekin edota fraktalak bezalako forma geometriko erakargarriekin. Baina ez da beharrezkoa urrunera joatea zientziaren edertasunaz ohartzeko. Jakin-mina da zientziaren edertasunaren oinarri, jakin-mina areagotzen duen neurrian da ederra zientzia.
Hori da Itziar Rodriguez eta Eneko Axpe fisikariek aurkezten dutena “Ederra da” bideoan. Lan honek, On Zientzia lehiaketan euskarazko bideo onenaren saria jaso zuen 2013. urtean.
Elhuyar Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako lehiaketa honen seigarren edizioa antolatu dute, jakintza zientifikoa ezagutzera emango duten bideo labur eta originalen ekoizpena bultzatzeko helburuarekin.
Bideoek 5 minutu baino gutxiago iraun behar dute, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez izan daitezke, eta gaia librea da. Edukiak jatorrizkoak izan behar dira, telebistaz inoiz atera ez direnak, eta beste lehiaketaren bat irabazi ez dutenak.
Hiru kategoria ditu On Zientzia lehiaketak. Dibulgazio-bideo onena, euskarazko lanik onenena eta 18 urtetik beherakoek egindako bideo onena eta 2016. urtean VI. edizioa egin da.