Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.
Bai, elebiduna izateak baditu abantailak, eta hori ondo dago, baina ez dezagun esajeratu. Idoia Rosek azaltzen digu zergatia: Idoia Ros en Bilingual advantages, with a pinch of salt.
Azkenaldian badirudi mikrobio-flora toki guztietan dagoela. Entzefaloan honek izan dezakeen eragina uste zena baino interesgarriagoa dirudi: sistema immunearen eraginpean egon bailiteke. Rosa García-Verdugok azaltzen digu: Identified an immune cellular link between the gut microbiota and the brain.
Bohr-en modelo kuantikoaren arabera, atomoetan energia definituta duten egoera egonkorrak omen daude. Baina zelan dakigu hau horrela dela? DIPCk ematen digu azalpena: How do we know atomic stationary states are real?
Espezie bezala egin dugun eboluzioan ezinbesteko pausua izan da suaren domeinua. Duela 800.000 urte, egun Murtzia dagoen lurraldean, gizakien aurreko talde bat izan zen sua lortzen lehena. José Ramón Alonsok esaten digu: Murcian trailblazers.
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.