Eguzki-erlojuak

Esteban Esteban

Zer ordu da? Egun erraz erantzun dezakegu erlojuan edo telefonoan begiratuta, baina beste garai batzuetan ez zen hain erraza.
Eguzki-erlojuen garapena

Antzinako jendeak bazekien gutxi gorabehera zer ordu zen, itzalen bidez. Hemendik ikusita, Eguzkia orduak pasa ahala mugitzen da, eta itzalak aldatzen doaz Eguzkiarekin batera, eta itzalen luzerak eta norabideak adierazten dute egunaren unea. Zehaztasuna ez zen beharrezkoa, garai hartan ordutegiak oso malguak ziren eta.

Esaten da Egiptoko obeliskoen itzalak erabiltzen zirela ordua jakiteko eta nolabait, obelisko horiek izan ziren lehenengo eguzki-erlojuak. Geroago Antzineko Egipton ere, T letra itxurako erloju eramangarriak agertu ziren.

Erromatarrek, berariaz egindako esfera zati bateko tresnak erabiltzen zituzten erloju moduan, zenbakiak eta lerroak marratuta. Horietan, gnomon izeneko hagatxo bat ipintzen zuten itzala sortzeko. Gnomon hori horizontal kokatzen zuten eta, diseinua dela-eta, egun guztiak 12 orduz osatzen ziren, bai neguan, bai udan. Orduaren iraupena ezberdina zen urtaroaren arabera, baina hori zen iraupena ofiziala: egunak 12 ordu eta gauak beste 12.

1 irudia: IX. mendean Aita Santuak agindu zuen monasterio guztietan eguzki-erloju bat kokatzeko. Otoitzak une egokian egitea zuen horrek helburu. Hegoaldeko horma batean, gnomon horizontala jartzen zuten, eta ordu-lerroak angelu berdinekin banatzen ziren.

1 irudia: Antzinako Egiptoko eta Erromako eguzki-erlojuak.

IX. mendean, Aita Santuak agindu zuen monasterio guztietan eguzki-erloju bat kokatzeko. Otoitzak une egokian egitea zuen horrek helburu. Hegoaldeko horma batean, gnomon horizontala jartzen zuten, eta ordu-lerroak angelu berdinekin banatzen ziren.

Diseinu honekin ere, orduen iraupena ezberdina zen urtaroen arabera. Bi mende beranduago, azkenean, arabiarrek aurkitu zuten gakoa eguzki-erlojuen funtzionamendua egokia izateko eta ordu berdinak adierazteko: gnomona Lurraren ardatzarekin paraleloa egon behar da halabeharrez.

Nola betetzen da ordea baldintza hori erloju batean? Ipar Hegoaldeko plano bertikal batean egon behar de gnomona, eta makurtuta. Makurdura, tokikoaren latitudea izan behar da hain zuzen: horizontaletik, latitudearen angelua gorantz, iparralderantz. Horma hegoalderantz ez badago, berdin dio. Baina gnomona hala egon behar da.

2. irudia:

2. irudia: Gnomonaren kokapena.

Eguzkia ikusten dugu mugitzen baina badakigu Lurra dela mugitzen dena. Gnomona horrela kokatuta, bere norabidea ez da aldatzen horma mugitzen denean Lurrarekin batera. Gnomonaren inguruan ikusten dugu Eguzkia mugitzen modu uniformean, eta udan altuago eta neguan baxuago egon arren, itzalak osatzen dituen angeluak berdinak dira ordu guztietan.

XVIII. mendera arte, garapen handia gertatu zen eguzki-erlojuetan; mota ezberdinekoak sortu ziren eta erloju mekanikoak ere agertu ziren; azken hauek ez ziren hain zehatzak, eta askotan, eliza bateko dorrean erloju mekanikoa jarri, eta ondoan eguzki erloju txiki bat ipintzen zen bestea egiaztatzeko eta zuzentzeko noizean behin. Baina eguzki-erlojuek eguraldi ona behar dute, eta horrela, erloju mekanikoak nagusitu ziren, beren zehaztasuna hobetuta.

Gainera, XIX. mendean, baliorik gabe geratu zen eguzki-erlojuek adierazten zuten ordua (benetako eguzki-ordua izenekoa), herri bakoitzean ezberdina. Lehen, estatu honetan ordua batu zen, gero ordutegia aldatu arrazoi politiko eta ekonomikoengatik, eta azkenean egun, ez dauka zer ikusirik gure eskumuturreko erlojuak markatzen duenak eta eguzki-erlojuen orduak. Esaten ohi da ordu bat edo bi orduko aldea dela, baina ez da horrela. Lekua eta dataren arabera aldatzen da hori.

Dena den, eguzki-erloju asko geratu dira eta oraindik ere posible da aurkitzea hainbat elizatan, jauregitan eta lorategitan.

Gaur egungo eguzki-erlojuak

Nahiz eta funtzio nagusi modura zuten ordua adierazte hori galdu, gaur egun baliagarriak dira. Gero eta gehiago ikusten dira apaingarri moduan eguzki-erloju modernoak plazetan, iturrietan, dorreetan. Eskulturen antzerakoak dira, estetikoak, eta gainera zientzia eta kultura ukitu bat dute. Bidaia luzea egiten badugu, asko ikas dezakegu eguzki-erloju bat aurkitzen badugu. Aztertu eta erlojuaren motaren arabera, jakin dezakegu iparra non dagoen, tokiko latitudea, longitudea eta data zein diren, “denbora ekuazioa” zein den, latitude horretan zenbat irauten duen egunak bai udan bai neguan … Hezkuntzan ere erabilpen asko dituzte eguzki-erlojuek.

Irakaskuntzan, hainbat baliabide oso lagungarriak dira aipatutako kontzeptuak azaltzeko. Ikasgelan kartoizko eguzki-erlojuak eginez, hainbat eduki jorratzen dira eta esaterako, jakin-mina pizten da ikasleengan, geometria edo trigonometria-tresnak erabilita.

Eguzki-erloju motak

Erloju mota asko daude eta mota berriak ere diseina daitezke. Irudimena da muga bakarra. Klasikoen artean, gehienak horma batean kokatzen ziren, eta “eguzki-erloju bertikalak” deitzen dira. Baina “horizontalak” ere egiten ziren, mahai baten gainean edo lurrean jartzeko.

“Ekuatorial” izena dutenak, makurtua dagoen plano batean egiten dira. Ekuatorearekin paralelo eta zailagoak dira egiteko, baina haiek dira kalkuluak egiteko eta funtzionamendua ulertzeko errazenak direnak.

Gaur egun edozein azalera erabiltzen da eguzki erloju-bat egiteko. Batzuetan, apaingarri moduan erabiltzeko diseinatzen dira edo irakaskuntza-baliabide modura. Hainbatetan erloju bat baino gehiago jartzen da objektu berean. Adibidez, 3. irudian ikus daitezke 23 erloju batera.

3. irudia:

3. irudia: 23 eguzki-erloju ezberdin.

Bertikalak hegoalderantz zuzenduta dagoen horma batean kokatzen dira gehienetan. Hala ere, beste edozein norabidetan ere jartzen dira, eta horrelako kasuetan, “deklinante” izena hartzen dute.

Hasieran esana dugu gnomonaren norabidea dela ezaugarri horien guztien artean garrantzitsuena. Badaude ordea salbuespen bitxi batzuk. Alde batetik, gnomon bertikalak edo horizontalak agertzen dira batzuetan, baina horrelakoetan muturrak adierazten du ordua, ez hagatxoak. Horrela, kalkulatuta dago ondo makurtuta dagoen eta muturra berbera duen gnomon irudikariaren bidez.

Bestetik, badago beste multzo txiki bat, “artzain-erlojuak” izenekoek osatzen dutena. Hauek eramangarriak dira, eta gnomon horizontala dute, baina ez dira oinarritzen Eguzkiaren mugimenduan ekialdetik mendebalderako mugimenduan, ordu ezberdinetan gertatzen diren altueretan baizik.

Badaude ere interaktiboak. “Analematiko” izena hartzen dute eta lurrean marratzen dira. Ordua jakiteko, lagun bat dataren arabera leku jakin batean kokatu behar da, eta itzalak adieraziko du ordua. Gomona, hau da erlojua erabiltzen ari den laguna, ez dago makurtuta baina hori konpontzen da, kokapena aldatzen delako.

4. irudia: El reloj analemático suele encontrarse en las zonas ajardinadas de los parques y museos de la ciencia, generalmente el visitante con su propia sombra indica las horas en la escala.

4. irudia: Erloju analematikoak ingurune zabaletan egoten dira, jardinetan edota museoetan gehien bat eta finkatutako tokian jartzen den lagunaren itzalak adierazten du ordua.

Badago gainera aukera ohiturei eta betiko itxurei uko egiteko. Eginda dago jadanik itzalezko zenbakien bidez ordua adierazten duen eguzki erloju digitala, baita ordua eta minutuak zehazteko betiko orratzak dituena ere. Honelakoek, eguzkiaren kokapena erabiltzen dute ordua adierazteko, eta itxura alde batera utzita, eguzki-erlojuen ezaugarri guztiak dituzte.

Argi dago gaur egun inork ez duela horrelakorik erabiltzen ordua jakiteko, baina uste baino zehatzagoak dira. Nahiz eta ordutegi ezberdina erabili, eguzki-erloju batek markatzen duen ordua ikusita, posible da ordu ofiziala zehatz kalkulatzea.

Bai, noski; lainotzen bada, ez dute funtzionatzen. Baina edozein unetan, Eguzkia berriro agertzen denean, beraien kabuz kokatuko dira hondo zuzenean. Beste erlojuek ez dute horrelakorik egiten. Eta denbora asko igaro eta gure erlojuak pixka bat desegokituko dira. Eguzki-erlojuak ez. Urteak pasa eta berdin berdin jarraituko dute, ordua ondo adierazten.

—————————————————–
Egileaz: Esteban Esteban Peñalba Durangoko Astronomia Ikasgelaren zuzendaria da eta Asociación para la Enseñanza de la Astronomíako (ApEA) presidenteordea.
—————————————————–

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>