Isaac Newton (1643-1727), fisikaria, filosofoa, teologoa, asmatzailea, alkimista eta matematikari ingelesa izan zen. Grabitazio Unibertsalaren Legea deskribatu zuen, eta mekanika klasikoaren oinarriak finkatu zituen bere izena daramaten legeen bidez. Haren zientzia-aurkikuntzen artean nabarmentzen dira, besteak beste, argiaren izaerari eta optikari buruzko lanak eta kalkulu matematikoaren garapena.
Isaac Newton: “Balio handiko asmakizunak egin baditut, gehiago izan da pazientzia edukitzeagatik, beste edozein talentu edukitzeagatik baino”.
Egileez: Eduardo Herrera Fernandez, Leire Fernandez Inurritegi eta Maria Perez Mena UPV/EHUko Letraz – Diseinu Grafikoko eta Tipografiako Ikerketa Taldeko ikertzaileak dira.
Aipua eta irudia UPV/EHUko Zientzia Astea: Alfabetatze zientifikoa Alfabetización científica liburutik jaso dugu. Eskerrak eman nahi dizkiegu egileei eta UPV/EHUko Zientzia Astearen arduradunei, edukia blogean argitaratzeko baimena emateagatik.