Ezjakintasunaren kartografia #128

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

food-beans-coffee-drink

Klase askoko kontuak gure geneen mende daude. Esaterako, kafeak sortzen dituen ondorioak ere. Rosa García Verdugok kontatzen digu zelan den posible: Expresso or Americano? Your genome has the answer.

Bizitzaren definizioa ez da bat ere erraza eta birus batzuk zaildu egiten dute kontua. Ignacio Amigoren artikulua daukagu azalpena: Viruses at the edge of life.

Botika berri batek beta-amiloide metaketak murrizten dituela aurkitu izanak, Alzheimerren gaixotasunaren tratamenduan iraultza bat ekar lezake. Baina horrela ote da benetan? Estibaliz Capetillok erantzuten du galdera: Are we close to find a treatment for Alzheimer´s disease?

Imajina ezazu herri hipotetiko bat non ezkerreko bi alderdi politiko daude eta eskuineko beste bi. Espektro politikoaren albo bakoitzean, alderdi bat erradikala da eta beste moderatua. Zelan eragingo luke bigarren bozketa batek hauteskundeen emaitzetan? José Luis Ferreirak aztertzen du gaia: Single round versus runoff elections.

Saharako inurriak sastrakarik edota belarrik ez dagoen tokietan bizi dira, non usainak ziztu bizian desagertzen dira eta haizeak aztarnak segundoetan desagerrarazten dituen. Baina hala ere eraginkortasun harrigarri batez orientatzen dira. Nola egiten dute? José Ramón Alonsok lantzen du gaia: Desert scavengers, amazing navigators.

Aitortu behar dugu arlo batzuetan jarduteko, gai batzuez zerbait ezagutu behar dela. Horrela Carlos Shahbaziren testu hau fisikarien gustukoa izango da: On the spin geometry of String Theory. Bertan, Lipschitz-en egituraren nozioa azaltzen du eta, hau zelan aplikatzen den soken teorian eta grabitate kuantikoan beharrezkoa den spinen geometrian.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.