Ezjakintasunaren kartografia #120

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

lasers

Konpetitiboak diren merkatuetan ez ezik, beste hainbat egoera ekonomikoetan portaera arrazional berekoiak ez du baliabideen banaketa eraginkorrik ekartzen. Ondasun publikoen finantzazioa da honen adibide bat. José Luis Ferreirak lantzen du gaia: What information about reputation is needed for cooperation?

Kontzienteak al dira landareak? Izan daitezke? Erantzunak ez dira uste ditugun bezain bistakoak. Jesús Zamorak ditu erantzunak The not so secret life of plants (2): Vegetal perception artikuluan.

Laserrak edonon daude. Hauen funtzionamendua, Bohr-en modeloa erabiliz uler daitezkeen printzipio kuantiko sinpleetan oinarritzen da. DIPCkoek kontatzen digute: Lasers.

Jakina da morfina min handiaren aurka erabiltzen dela. Baina, mina luzatuko balu? José Ramón Alonsok garatzen du gaia: More pain than expected.

–—–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>