Hilabeteko artxiboa:

Ziortza Guezuraga Komunikatzeko darabilgun tresna da hizkuntza, hitz egitean seinale gisa transmititu eta hartzen dena. Hizkuntza entzun eta ulertu egiten da. Informazio akustikoa litzateke hizkuntzaren garraiatzaile ahoz ahoko komunikazioan. Seinaleak ez du zertan oso konplexua izan, informazio asko kenduta ere uler baitaiteke. Esterako, informazio tonalarekin bakarrik (tonuarekin bakarrik) asma daiteke zer den transmititu nahi dena.
Hizkuntza ulertzeko, seinale akustikoaz gain, […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa
———————————————————————————————————– Goi mendietako gailurretarantz abiatzen diren mendigoizaleen telebistako irudiek, edertasuna alde batera utzita, iruzur egiten dute nonbait. Ez dute mendigoizaleen sufrimendua erakusten. Irudiotan, zortzi mila metrotik gorako gailurretan ibiltzea ez dirudi hain zaila. Horregatik diogu iruzur moduko zerbait direla irudiok, errealitatea islatzen ez dutelako.
Toki altuetan dagoen oxigeno-urritasuna da leku altu horietan […]

Juanma Gallego Norberaren gustuak askotarikoak izanda ere, jende gehienak onartuko du antibioerresistentzia hitza ez dela batere polita. Ez dirudi, bada, poesia bat abiatzeko modukoa. Baina terminoaren atzean dagoen paisaia are itsusiagoa da. Antibiotikoen aurrean lasai asko mantentzen diren bakterioei esaten zaie antibioerresistente, eta mundu mailako arazoa bihurtu da egun.
Zifrek arazoaren tamainaren berri ematen dute. Antibioerresistentzia dela eta, mundu osoan […]

Bergarako Laboratorium Museoa 1970eko hamarkadan bergarar asko harrituta gelditu ziren herriko denda bateko erakusleihoan tigre bat ikusi zutenean. Taxidermia bat zen, animalia ez zegoen bizirik. Baina egia esan, oso ondo konbinatzen zuen bertako arropekin. Eta harrigarria zen tigre bat han ikustea. Dena den, herritarrek orduan jakin ez arren, ale hori ez zen ehizatu Asian, Bergarako arropa denda bat apaintzeko. Ale […]

Oier Aizpurua-Olaizola, Asier Vallejo, Maitane Olivares, Patricia Navarro, Nestor Etxebarria eta Aresatz Usobiaga Bukatu zen bi gauza batera emakumeek soilik egin zitzaketen garaia. Gaur egun tximistaren abiaduran bizi gara gehientsuonok, ia geure itzalak aurreratuko gaituen beldurrez, eta noski, gorputzari aireaz gain zerbait eman behar diogula zeharo ahaztuta. Ondorioz, janari lasterrak eta industrian prozesatutako elikagaiak gure eguneroko ogi bilakatu dira, baita […]

Mikrosegundo batean funtzionatzen duen ate logiko kuantiko sendo eta ultralasterra diseinatu dute UPV/EHUko Kimika Fisikoko Saileko Gonzalo Mugak zuzendutako talde teorikoak eta AEBtako Colorado-Boulder Unibertsitateko talde esperimental batek. Lan honen helburua izan da, bi ioien bidez, ate logiko kuantiko sendo eta ultralaster bat diseinatzea, mikrosegundo batetik beherako tartean funtzionatzeko gai izango dena. Azterlana otsailean argitaratu zen Physical Review A aldizkarian. […]

Uxue Razkin
Biologia
Umekiak, normala den bezala, oxigenoa behar du. Horregatik normala da batzuetan haurdun daudenak arnasaldi sakonak egitea. Gainera, umekiak jarduera metaboliko altua du. Bi arrazoi daude horren altua izateko: batetik, txikia izanik, pertsona helduena baino altuagoa da bere tasa metabolikoa, eta, bestetik, garatzen ari den biziduna izanik, ehun berriak sortzen dihardu etengabe; eta ehun berriak sortzean, […]

Adinean aurrera joan ahala entzefaloa txikiagotu egiten da. Tamaina aldaketa hau ez da guztiotan berdina izaten, litekeena da jaten dugunak zerikusia izatea honetan. José Ramón Alonsok azaltzen digu Mediterranean diet and brain shrinkage artikuluan.
Simulazio baten bizi garela uste dutenentzat, Jesús Zamorak aurrekoa zientzia-fikziora mugatzen duen argudioa ematen die, edo ia-ia: Why we almost certainly do […]

Uxue Razkin Deus lo vult! (Jainkoak nahi du!) oihuarekin deitu zuen Lehenengo Gurutzadara Urbano II.a aita santuak Lurralde Santuan kristauen kontrola berrezartzeko asmotan. Gerra egiteko deia berehala zabaldu zen, gaixotasun epidemiko bat bailitzan. Gurutzadak gorenean zeudenean –guztira zortzi izan ziren, 1095etik 1270era bitartean banatuta– Italiako hegoaldeko kostaldeko hiri batean, argia ikusi zuten, eta irtenbidea, modu berean: Scuola Medica Salernitana […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa
———————————————————————————————————– Hemoglobinak arnas mediotik hartzen du O2, baina aurreko zenbait ataletan ikusi dugunez, batzuetan erabili aurretik beste pigmentu batetik iragan behar da, mioglobinatik alegia. Emari hori ez da animalien arnas pigmentuen artean gertatzen den bakarra. Ugaztun emeetan ere oxigeno-transferentzia bat gertatzen da, ernari dauden emeetan amaren odoletik umekiaren odolera oxigenoa […]