Hilabeteko artxiboa:

Uxue Razkin Bruzelosi gaitzaren identifikazioaren atzean emakume bat zegoen. Garai hartan, pentsatzen zen esnekiak manipulaziorik gabe kontsumituz gero, oso elikagarriak zirela. 1917. urtean Alice Catherine Evansek egiaztatu zuen esneak behien errapeetatik mikroorganismo ugari hartzen zituela, eta horren ondorioz, ganaduak pairatzen zuen Bang gaixotasunak (animaliek abortuak izaten zituzten Bacillus abortus bakterioaren kariaz) gizakiei eragin ahal ziela (Maltako sukarra deritzona; sukarra altua […]

Ziortza Guezuraga Zelan ordena ditzake argazkiak gaiaren arabera Google Photos-ek? Nola programatzen da makina irudia errekonozitu dezan? Zelan uler dezake irudiaren edukia? Irudi batean pertsona ala bazkari platera dagoen nola daki? Pertsonentzat oso sinpleak diruditen atazak badira ere, oso konplexuak dira makinentzat, hainbeste, ezen horrelakoak eskuz programatzea oso zaila den, ezinezkoa ez bada. Klabea ikasketa da, ikasketa sakona.
“Yo, Robot” […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa
———————————————————————————————————– Goialdeetan bizitzeak badu antzik barrunbeetan bizitzearekin, antzeko zenbait arazori aurre egin behar baitiete batzuetan eta besteetan bizi diren animaliek. Antzekoak bai, baina berdinak ez. Bietan egin behar zaio aurre oxigeno-urritasunari; hori dute antzeko bi medioek. Baina goi garaietan bizi diren animaliek, edo toki haietara inoiz bertaratzen direnek ez dute CO […]

Amaia Portugal Injekzioak ordezkatuko lituzkeen balizko alternatiba ari dira garatzen Berkeleyko Unibertsitatean. MucoJet du izena, eta ahoan jartzeko gailu txikia da. Esprai baten moduan funtzionatuko luke: isuriaren presioari esker, txertoak ahoko ehunak zeharkatuko lituzke, eta erantzun immunea estimulatu. Untxiekin probatu dute, baina luze joko du gizakiengana iritsi arte.
Askok dugu gogoan txikitan, eskolara txertoa jartzera etortzen zitzaizkigunean, haurren artean sortzen […]

Rocío Pérez Demagun taberna batean zaudela lagunekin, eta urrundik ikusten duzula lagun bat. Neska ala mutila, hori zure kontu. Elkarri begiratu eta une bat igaro ondoren, zuregana dator, tu pixka bat botatzen du bere eskura eta dastatzeko eskaintzen dizu. Nazkagarria ezta? “Horixe baietz” esango lukete gehienek.
Ba ez harrotu zeren horrelako zerbait egiten baitugu elkarri musua ematen diogunean. American Journal […]

Arturo Apraiz, Arantza Aranburu, Miren Mendia eta Arantxa Bodego Euskokantauriar arroaren sorrera Pangea superkontinentearen apurketarekin abiatzen da Paleozoikoaren bukaeran (270 Ma). Ondorengo 200 Ma-tan zehar arroaren garapena etengabea izan zen, baina ez konstantea. Estentsio-esfortzuen eraginaren arabera rifting prozesua azkartzen edo moteltzen zen. Aldaketa hauei esker, Euskokantauriar arroko bilakaeran, ondoren deskribatuko diren bi rifting-urrats nagusi eta beste bi urrats bereizten dira. […]

Zeri deritzogu mekanizatua? Mekanizatua da landugabeko pieza bat askotariko forma eta neurriko pieza bihur dezaken eragiketa multzoa. Industrian oso prozesu arrunta den arren, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasle eta ikertzaile talde batek aurrera pausu bat eman du honako arloan eta kobrezko piezak Acidithiobacillus Ferroóxidans bakterioaren bidez mekanizatzeko metodo bat patentatu du.
UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza eta Ingeniaritza Mekanikoa […]

Uxue Razkin
Mikrobiologia
Antibioerresistenteak mundu mailako arazo bihurtu dira. Mundu mailan, urte bakoitzeko 700.000 lagun hiltzen direla kalkulatzen da. Alarma sortzen duen esaldia dugu jarraian, etorkizun ilunaz mintzo dena: 2050. urterako hildakoen kopurua urteko 10 milioikoa izatera pasa litekeela uste du Europako Batzordeak. OME Osasunaren Mundu Erakundeak botiken aurrean erresistentzia duten bakterioen zerrenda argitaratu du, aurrenekoz, antibiotiko berrien garapena […]

Sergio Laínez ikertzaileak berri on bat dakar gaixotasun arraro bat pairatzen duten gaixoentzat. Zehazki, giharren distrofia oinarrian duen Duchenneren distrofia muskularra dutenentzat. Izan ere, berri honek iraultza bioteknologiko bat eragin dezake: Melodrama with happy ending for Duchenne Muscular Dystrophy patients.
Zergatik onartzen dute emakumeek euren karrera profesionalean onurarik izango ez duen zeregina aurrera eramatea? Honako gauza bat […]

Uretako organismoen hazkuntzari akuikultura deritzo. Duela hamarkada batzuk arrantza produkzioak goia jo zuenetik, gizakiaren kontsumo eskaria asebetetzeko jarduera alternatiboetara jotzea beharrezkoa izan da. Egoera honetan, akuikulturak berebiziko garrantzia hartu du eta itsasotik zuzenean lortutako produkzioaren parean jarri da.
Jarduera honen inguruan gehiago jakiteko, Leire Arantzamendi Azti ikerketa zentroko ikertzailearekin izan gara. Bere esanetan, hazkuntza baldintzak guztiz kontrolatzeko aukera […]