Bakterioak, kobrezko piezak mekanizatzeko mikroerremintak

Zeri deritzogu mekanizatua? Mekanizatua da landugabeko pieza bat askotariko forma eta neurriko pieza bihur dezaken eragiketa multzoa. Industrian oso prozesu arrunta den arren, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasle eta ikertzaile talde batek aurrera pausu bat eman du honako arloan eta kobrezko piezak Acidithiobacillus Ferroóxidans bakterioaren bidez mekanizatzeko metodo bat patentatu du.

Irudia: Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasle eta ikertzaileen talde batek, Acidithiobacillus Ferroóxidans bakterioaren bidez kobrezko piezak mekanizatzeko metodo bat patentatu du.

UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza eta Ingeniaritza Mekanikoa sailetako Luis Gurtubay, Norberto López de Lacalle, Ana Elías, Adrián Rodríguez eta Estibaliz Díaz-Tena ikertzaileek abian jarri zuten proiektu berritzaile bat: kobrezko piezak mekanizatzeko mikroorganismoak erabiltzea. Lehen ideia hark ondorio oparoak izan ditu, alde batetik, Estibaliz Díaz-Tena ikertzaileak bere nazioarteko tesia gauzatu izan du gaia jorratuz eta ‘Biomachining of oxygen-free copper: development of a continuous process for industrial application‘ doktorego-tesian plazaratu ditu emaitzak. Bestalde, ikerketa taldeak bakterioen erabilera patentatu dute kobrezko piezak mekanizatzeko.

Egun, Estibaliz Díaz-Tenak eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikertzaileek lerroa garatzen jarraitzen dute prozesu tradizionalagoak erabiltzen dituzten industrietan biomekanizaturako prozedura berria ezartzeko. Izan ere, ezagutzen diren ohiko prozedurak ingurugiroarekin adeitsuak ez diren tratamenduak dira gehienetan eta mikroorganismoak erabiliz mekanizazioan sortzen den kutsadura saihestuko litzateke. Estibaliz Díaz-Tena ikertzailearen esanetan helburua bide berriak irekitzea litzateke bioteknologia ardatz bezala hartuta: “Bioteknologia erabili zaharkitutako gailu elektronikoak berreskuratzeko eta prozesu tradizionalek sortzen dituzten uraren eta lurzoruaren kutsadurari aurre egitea”. Bioteknologiak mikroorganismo aktiboak erabiltzen ditu ingurumen-kalteei aurre egiteko.

Bakterioak kobrezko piezak mekanizatzeko from UPV/EHU on Vimeo.

Iturria:
UPV/EHUko komunikazio bulegoa: Bakterioen erabilera patentatu dute kobrezko piezak mekanizatzeko.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>