Hilabeteko artxiboa:

Juanma Gallego Ipar Atlantikoko jet korronteak Europako muturreko eguraldian duen eragina argitu dute ikertzaileek. Zuhaitzen eraztunen analisiari esker, azken hiru mendeetan izan den klimaren nondik norakoak azaleratu dituzte.
1768an Britainia Handiko agintariek misterio bat argitzea eskatu zioten Ipar Amerikako kolonietako Posta Zerbitzuko zuzendariordeari. Merkataritza-ontziekin alderatuz, Ingalaterratik Amerikara posta eramaten zuten ontziek bi aste gehiago ematen zituzten ibilbide berdina egiteko. Stan […]

Josu Lopez-Gazpio Taula periodikoa kimikarion Biblia dela esan daiteke. Dauden eta egon daitezkeen elementu kimiko guztien zerrenda, propietateen antzekotasunaren arabera multzokatuta. Dakizuenez, taula periodikoak 18 talde -zutabe- eta 7 periodo -lerro- ditu. Bai, ezta? Bada, litekeena da laster hau horrela ez izatea eta taula periodikoak lerro bat gehiago izatea.
Hideto En’yo Japoniako Riken ikerketa zentroko zuzendariak 2017an jakinarazi zuen 119. […]

Bai kontraleihoaren konfigurazio geometrikoaren edo termikoaren, baita kontraleihoak jartzen diren eraikinaren hainbat parametro ebaluatu dira Miguel Angel Blanco ikertzaileak egindako ikerketan, bakoitzaren eragin maila zein den ezagutzeko.
Azterketa horien emaitzetatik ateratako ondorioei esker, isolamendu eta inertzia termikoa duen kontraleiho diseinu berri baterako oinarriak ezarri dira, eraikinaren eskaera energetikoa ahalik eta gehien gutxitzeko kontraleihoa irekita zein itxita dagoenean. Egunez, irekita […]

Uxue Razkin
Genetika
Primateak klonatu dituzte lehen aldiz. Dolly ardia lortzeko erabili zen teknika berberarekin sortu ditu bi makako Txinako Neurozientzien Institutuak. Orain arte, ez zituzten emaitza onak lortu primateetan baina orain erdietsi dute eta interesgarria da, batez ere, primateak oso antzekoak direlako gure espeziarekin alderatuz gero. Ikertzaileek erabili duten teknika zelula somatikoen nukleo-transferentzia izan da. Ikerketa honen inguruan […]

Zazpi bizitza dituzte katuek. Eterrak, baina, zazpi aldiz zazpi ditu. Jaume Navarrok azaltzen dizkigu honen inguruko hainbat kontu Æther and Modernity. The recalcitrance of an agonising epistemic object artikuluan.
Giza entzefalo heldua neurona berriak sortzeko gai ez dela uste zen duela zenbait urte. Orain badakigu ez dela hala. Ez hori bakarrik, zenbait kontuk, ariketa fisikoak adibidez, prozesua faboratzen […]

Nanofotonika materia eta argiaren arteko elkarrekintza ikertzen duen zientziaren arlo bat da. Besteak beste, argia nanoegituren kontra jotzean sortzen dituen interakzioak eta eraginak aztertzeaz arduratzen da nanofotonika.
Argia, uhina den heinean, ezin da bere uhin-luzera baino neurri txikiagoetan lokalizatu eta manipulatu. Hala ere, CFM eta DIPC ikerketa zentroetan metalezko nanoegiturak osatuz eta diseinatuz argia eskala nanometrikoan lokalizatzea eta manipulatzea […]

Eneko Martin, Ikerne del Valle eta Kepa Astorkiza Lan honen helburu nagusia banaketa-katean zehar arrantza prezioen integrazio bertikala aztertzea da eta horretarako agregazio-ikuspegi bat du oinarri. Ikuspegi hori lehenengo salmentako enkanteetatik datorren jatorriko arrantza prezioen agregazio-indize sintetiko bat (JPI) eraikitzean funtsatua dago.

Jatorrizko arrantza prezioen indizea 2002-2014 denboraldian harrapatutako 136 espezietatik, 36 espezietarako datuen bitartez eraiki da, izan ere, 36 […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Defentsak eta erasoak
———————————————————————————————————– Eboluzioan zehar hainbat animalia-taldek askotariko estrategiak garatu dituzte, bai elikagaiak izango dituztela bermatzeko, bai etsaietatik babesteko. Estrategia horien artean animaliek ekoizten dituzten toxinak daude. Pozoiak erabiltzen dituzten animaliak talde askotakoak dira: ekinodermoak, zelenteratuak, anelidoak, moluskuak, artropodoak, arrainak, narrastiak, anfibioak… eta horietako batzuek oso egitura eta mekanismo sofistikatuak erabiltzen dituzte […]

Juanma Gallego Zaila egiten zaio gizakiari usainak izendatzea, baina hau ez da beti horrela izaten herri guztietan. Malakako penintsulan bizi diren bi herrirekin egindako esperimentuek iradoki dute ehiztari-biltzaileek usainak izendatzeko trebezia berezia dutela.
Udako ekaitz baten ostean ateri eta eguzkia ateratzen denean, zerua urdin dagoela esango genuke; belar distiratsuaren kolore berdea ederra dela, edota bidean dagoen lur bustia marroi argitik […]

Ainara Sangroniz eta Leire Sangroniz Askori gertatu zaigu diru-papera praketan ahaztuta utzita garbigailuan sartu izana. Baita deskuidu batean billete gainera edaria erortzea edota hainbeste aldiz tolestearen ondorioz apurtzea, eta zelo pixka batekin konpontzen saiatzea. Baina badago hau guztia jasan dezakeen diru-papera: polimerozko diru-papera hain zuzen ere.
Europan ingelesak dira diru-paper arruntaren ordez polimeroak erabili dituzten azkenak: Ingalaterrako bankuak 2016ko irailean […]