Hilabeteko artxiboa:

Josu Lopez-Gazpio Arrautzak elikagai ia miragarriak dira. Arrautzei buruzko artikulu-sorta honetan arrautzak nola egiten diren aztertu dugu, alegia, oiloak nola lortzen duen egitura kimiko konplexu hori sortzea txita izango den obuluari babesa eta nutrienteak emateko. Bestalde, aztertu dugu arrautzaren beraren osagaiak zeintzuk diren eta xehetasunez egin dugu arrautzaren disekzioa, oskolaren, zuringoaren eta gorringoaren konposaketa kimikoan sakonduz. Jarraian arrautza […]

Forma-memoria duten poliuretanoak sintetizatu dituzte ikerketa batean ehungintzarako eta oinetakoen industriarako.
Forma-memoria duten poliuretanozko hainbat zuntz eta ehun adimendun dira sintetizatu dituztenak, izerdia lurrunarazten eta hezetasuna kontrolatzen dutenak eta, gainera, % 99tik gorako berreskuratze-ahalmena dutenak.
Forma-memoria duten poliuretanoak aztertu da ikerketan, ehun adimendunetan erabiltzeko. Forma-memoria duten zuntz edo ehun batzuk sortzea izan da helburua; alegia, berez formaz aldatzeko eta tenperaturaren […]

Uxue Razkin
Paleoantropologia
Penintsulako hiru kobazulotako artea neandertalek egina zela ondorioztatu zuten duela gutxi: La Pasiegan (Kantabria), Maltravieson (Cáceres) eta Ardalesen (Málaga). Orain agitaratutako ikerketa batek zalantzan jarri ditu ondorio horiek. Maxime Aubert arkeologo eta geomikimikariak, ikerketa zuzendu duenak, bi alderdi jarri ditu auzitan: Ardalesen isuriz sortutako arroketan dauden aztarna gorriak benetan artelanak ote diren eta La Pasiegako eta […]

Autismoa dutenen eta ez dutenen artean ezberdintasun neurobiologikoak topatzea ez da dirudien bezain erraza. Horregatik da hain interesgarria entzefaloaren sari-sistemak ezberdint funtzionatzen duela konfirmatzen dela dirudi. J R Alonsoren Differences in the reward pathway in autism
Pare berrikuspenean eta esperimentuen erreproduzigarritasunean oinarritzen den egungo zientzia kolokan jar dezakete artikulu zientifikoetan figurak berrerabiltzen dituzten pertsonek. Rosa García-Verdugo: Scientific misconduct on the […]

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Ainhoa Magrach Gonzálezek National Geographic aldizkariari zor dio naturarekiko maitasuna eta esploratzeko grina. Haren esanean, familian ez zegoen ikertzailerik, baina txikitatik liluraz ikusten zituen aldizkarian azaltzen ziren istorioak eta argazkiak eta, handitan, halakoak bizitzeko gogoa piztu zioten.
Ez da harritzekoa, beraz, Biologia aukeratu izana unibertsitateko ikasketak hasteko garaian. Hala ere, lehen urtea nahiko “etsigarria” iruditu […]

Josu Lopez-Gazpio Arrautzei buruzko artikulu-sortaren lehenengoan arrautzak nola egiten diren azaldu genuen eta esan, oiloaren obiduktuan gertatzen den prozesua zein konplexua den, ia miragarria. Arrautzaren garrantzia, ordea, ez dago fenomeno biologiko horretan, baizik eta haren konposaketan. Erabilera anitzeko elikagaia dugu arrautza, zizka-mizketan, lehen platerean, bigarrenean zein postrean egon daitekeena -baita edarietan ere, koktelak, kasu-. Zalantzarik gabe arrautzaren erabilera moldagarriaren […]

Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta aurten ere, udako oporretan egiteko asteazkenero ariketa matematiko bat izango duzu, Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Guztira sei ariketa izango dira.
Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, […]

Juanma Gallego Duela 44.000-40.000 urte izandako hotzaldiak neandertalen desagerpenean funtsezkoak izan zirela proposatu dute ikerketa batean, baina aditu guztiak ez daude ados ondorio horrekin.
Lasterketa ebolutiboa galdu zuten, baina lehia mediatikoan aurrea hartu digute. Duela 40.000 urte inguru desagertu baziren ere, mundu osoko hedabideetan azaldu ohi dira neandertalak. Are gehiago, aldian behin, lehen mailako albiste bilakatzen dira. Zuhaitz ebolutiboan gertuen […]

Altzairuzko zuntz eta txirbil hondakinek morteroari zer propietate ematen dizkioten zehazten ari dira ikerketan.
Ohikoa da mortero edo hormigoiak iraupen, erresistentzia eta sendotasun handiagoa izan dezaten errefortzu gisa zuntz desberdinak gehitzea. Gehigarri horiek berariaz fabrikatzea saihesteko industrian sortzen diren altzairuzko zuntz eta txirbil hondakinak gehitu dizkiote morteroari, gehitutako zuntz-kantitatearen arabera sortutako konposatuaren propietateak nola aldatzen diren zehazteko.
Gaur egun, mortero […]

Uxue Razkin
Ekologia
Abuztuaren hasieran, Valderejoko parke naturalean (Araba) dagoen airearen kalitatea neurtzeko estazioan, 188 mikrogramo ozono neurtu ziren metro kuboko. 180ko mugatik gora kaltegarria dela dio Europako Batasuneko legeriak. Artikuluan azaltzen denez, hiru oxigeno atomok osatutako gas bat da ozonoa. 30 kilometroko garaieran, estratosferan, ozono geruza osatzen du, eta eguzkiaren erradiaziotik babesten gaitu. Baina ozonoa lurrazalean sortzen […]