Kristalezko harpa ospe handiko musika tresna izan zen XVIII. mendean. Mozartek edo Beethovenek idatzi zituzten kristalezko harparako obrak. Baina zer da kristalezko harpa bat? Seguruenik noizbait ikusi duzu, edalontzi musikalak dira. Baina ba al dakizu zein den hauen funtzionamenduaren oinarri fisikoa? Bideo honetan minutu eskas batean azalduta dago kontua. Hala ere, gehiago jakin nahi izanez gero, eskura duzu musikaren zientzia.
Maiz egiten diren galderak ataleko bideoek labur eta modu entretenigarrian aurkeztu nahi dituzte, agian, noizbait egin ditugun galderak eta hauen erantzunak. Bideoak UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eginak daude eta zientzia jorratzen duen Órbita Laika (@orbitalaika_tve) telebista-programan eman dira gaztelaniaz.
1 iruzkina
[…] Zientzia kaiera / 2019-05-06 / 00:01:25 […]