Ezjakintasunaren kartografia #264

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Heteropolimeroak sortzeko teoria garatu dute Ivan Coluzzak eta bere taldeak. Ikertzaileak berak A universal theory for heteropolymer design

Entzefaloaren futnzionamenduaren simulazioak egiten direnean badirudi kableak, neuronak, dutela garrantzia, besterik ez. Ordenagailu bati beroak eragingo ez balio bezala; ordenagailu baten funtzionamendua simulatu nahi izanez gero tenperaturak zelan eragiten dion eta zer dispositibo kontrolatzen dituen hartu beharko dira kontuan. Entzefaloa simulatzeko glia zelulak, bereziki astrozitoak, kontuan izan behar dira. Horretan dabil BCAMeko jendea: How to integrate astrocytes into systems neuroscience

Etorkizun oparoa omen dute material bidimentsional berriek, horietako batzuk garrantzia teknologiko, ekonomiko eta sozial handikoak. Fabrikazio metodo ekonomiko eta fidagarriak garatu behar dira aplikazio teknikoei bidea emateko. Boro nitruro hexagonal monokaparen kasua paradigmatikoa da. Nikel kristal makurra erabilita egin daitekeela aurkitu du DIPCko jendeak: Hexagonal boron nitride monolayer films can be successfully grown on a curved Ni(1 1 1) substrate


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.