Hilabeteko artxiboa:

Egia izango da garagardo bat hartzearren sedentario bilakatu ginela? Did we settle down for beer? Pablo Ortizen eskutik.
CRISPR teknologiak emaitza garrantzitsuetarantz doa: Rosa García-Verdugoren CRISPR gene therapy against AIDS
Kristaletako akatsak, bereziki bidimentsionalak badira, kristala bera bezain garrantzitsua izan daitezke. Zuzen identifikatzeko tresna teoriko eta esperimentalak behar direla frogatzen dute DIPCkoek How to identify a point defect in 2D […]

Lurzoru osasuntsuak izatea benetan garrantzitsua da, izan ere, gizakiok jaten dugunaren gehiengoa horietatik dator, klima aldaketa arintzen laguntzen dute eta uraren zikloa erregulatzen dute. Lurzoruak sistema biziak dira, eta planetako biodibertsitate handiena dute, mikroorganismo ugari daudelako bertan.
Lurzoruetako Mikroorganismoen Ekologia taldeak mikroorganismoen azterketa du lan-ildo nagusi eta, hain zuzen ere, klima-aldaketek, lurzoru kutsatuek edota nekazal praktika desberdinek lurzoruan […]

Daniel Zuazagoitia, Naiara Rojo, Arrate Santaolalla, Iñigo Zuazagoitia Hiri-hondakin solidoen (HHSn) kudeaketa kezka handiko gaia bihurtu da azken urteotan. Europa mailan, indarrean dagoen zuzentarauan finkatutako helburuak zorroztea berriki proposatu da; horren arabera, 2035rako HHSen %65a birziklatu, ontzien %75a birziklatu, eta hondakin guztien hondakindegiko ezabatzea %10eko gehienekora murriztu beharko dira.
Modu ez selektiboan biltzen diren HHSen (errefusa, zabor nahasia) konposizioa ezagutzea […]

Juanma Gallego Pavloven baldintzatze klasikoaren bitartez amebak ikasteko gai direla proposatu du ikertzaile talde batek. Minbizian gertatzen den metastasi prozesua hobeto ulertzeko baliagarria izango delakoan daude zientzialariak.
Txakur bat trebatzea eta software bat programatzea, funtsean, oso antzeko jardunak dira. Programazio batzuk oso sinpleak dira; baina badira kode gehiago behar duten programak, eta baita pazientzia gehiagoren beharra duten txakurrak. Beagle bat […]

Josu Lopez-Gazpio Eskuak ondo garbitzea geure higienearen ezinbesteko atala da eta, eskuak garbitzeko azken etapa ere behar den bezala egitea behar-beharrezkoa da: eskuak lehortzea, hain zuzen ere. Zientziak deskribatu ote ditu eskuak lehortzeko metodoak? Bada, bai, eta ondo deskribatu, gainera. Duela gutxi, Lorna K. P. Suen ikertzaileak eta haren lankideek Scientific Reports aldizkarian eskuak lehortzeko sei metodo desberdin deskribatu […]

Rocío Benavente Gutako gehienoi eltxoetan pentsatzean azkura eta ziztadak datozkigu burura. Udarekin lotzen dugun anekdota gogaikarria dira. Baina ia mundu osoan, historiaren zati handi batean, eltxoak hori baino gehiago izan dira; gizakientzako mehatxu handienetako bat dira, malaria, dengea, zika eta beste gaixotasun kutsakor batzuk transmititzen dituzte eta. Hain zuzen ere, esan daiteke gizakientzako eltxoak animaliarik arriskutsuena direla, baita lur edo […]

Uxue Razkin
Mikrobiologia
Josu Lopez-Gazpiok argi hitz egin digu honetan: sukaldean dugun espartzua da etxeko lekurik zikinenean dagoen gauzarik zikinena. Elikadurarekin lotutako gaixotasunen eta etxeko kutsadura iturrien arteko erlazioak aurkitu dira. Sukaldean baditugu kutsatuak dauden objektuak, hala nola trapuak eta espartzuak. Egin diren ikerketen arabera, horiek patogenoen transmititzaile potentzialak dira. Espartzuen desinfekziorako método eraginkorrena espartzuak mikrouhin labean edo […]

Bada aukeramena zaintzen tematzen denik. Arazoa da zenbait argumentu aztertzean ez diotela eusten. Jesús Zamora Bonillaren Why emergent levels will not save free will (1)
Parasito batek izakiekin egin dezakeena sinestezina da. Sinestezina aukeramenean sinesten baduzu, noski. José Ramón Alonsok Bad companies
Korrelazio egitura duen fenomeno fisikoa agertzen denean, tentsore sarea da probabilitaterik altuena, informazio teoriatik hasi eta unibertsoaren egituraraino. […]

Ana Galarraga /Elhuyar Zientzia Lide Arana Urbieta biokimikariari, neurri batean, etxetik zetorkion zientzian aritzea: “Familian zientzialari pila bat ditut: fisikariak, biologoak, kimikariak… Gaztetan, nire lagun askok ez bezala, ez neukan garbi zer ikasi nahi nuen, baina, nahita edo nahi gabe, zientziara jo nuen, eta pentsatzen dut horretan izango zuela eraginen bat ingurukoak ere horretan ibiltzea. Hala, Kimika ikastea erabaki nuen, […]

Bárbara Nieva-Echevarría, Encarnación Goicoechea, María D. Guillén Azken bolada honetan, konposatu antioxidatzaileekin aberastutako elikagaien ekoizpena eta kontsumoa zabaldu egin dira, osasunerako onuragarriak diren ustearekin. Izan ere, ezaguna da aktibitate antioxidatzailea duten konposatuek lipidoen oxidazioa atzera dezaketela, kaltegarriak diren konposatu batzuen sorrera mugatuz. Lipidoen degradazio-prozesu honek, zeluletan zein elikagaietan gertatzen dena, erradikal askeen eraketa dakar berekin. Beraz, osasun-maila hobetzeko helburuarekin, gero […]