Emakume zientzialarien “erroskoa”

Dibulgazioa · Emakumeak zientzian

Jolas bat proposatzen dizugu urteko azken egunerako, zientzialariei eta beraiek egindako ekarpenei buruz dituzun ezagutzak proban jartzeko.

“Errosko” bat aurkezten dizuegu, bertan ezkutatuta agertzen dira emakume zientzialarien hogeita sei abizen (X letrarako izan ezik, non “ezezagun” kontzeptuarekin jokatzen baita). Gehienei buruz Zientzia Kaieran hitz egin dugu eta bizpalau Mujeres con Ciencia blogean izan dira hizpide.

Alfabetoko letra bakoitzerako, proposatutako zientzialariaren lana deskribatzen duen pista bat ematen dugu. Ezagutu duzu? Egin baduzu, aurkitu dituzun zientzialarien izenak guri esatea proposatzen dizugu, sarrera honetan bertan mezu bat utzita iruzkinen atalean.

“Erroskoan” ezkutatutako hogeita sei zientzialarietatik gutxienez hogei asmatzen dituzten partaideen artean, zientziari buruzko liburu bat zozkatuko dugu. 2020ko urtarrilaren 7ra arteko epea duzu zure emaitzak uzteko.

2020ko urtarrilaren 8an jakingo dugu nortzuk diren emakume zientzialari hauek eta nor den zozketaren irabazlea. Animatu zaitez eta bilatu erantzunak Zientzia Kaiera eta Mujeres con Ciencia blogean, ematen dizkizugun datuekin!

Emakume zientzialariei buruzko datuak

A. Anestesiologian eta teratologian espezialista izan zen eta neonatologiaren arloa sortu zuen. Jaioberrien osasuna ebaluatzeko metodo ezagun bat sortu zuen.

B. Kimikari honen ikerketa funtsezkoa izan zen Espainian Raman espektroskopia bezalako teknikak (substantzia kimikoen molekulak identifikatzeko) garatzeko.

C. Biokimikari hau izan zen zientzia arloan Nobel Saria irabazi zuen hirugarren emakumea eta 1947an Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saria jaso zuen lehena.

D. 2012. urtean, bere taldearekin batera, biokimikari honek teknika berri bat aurkitu zuen edozein organismoren DNA editatzeko: CRISPR/Cas 9.

E. Mikrobiologian aritu zen zientzialari honek esnearen eta gaztaren bakterioak ikertu zituen eta aurkitu zuen behiak infektatzen dituen Bacillus abortus bakterioak bruzelosia eragiten ziela abereei zein gizakiei.

F. Astrofisikari hau ezaguna da haren lanak auroren jatorria ulertzen lagundu zuelako. Besteak beste, eguzkiaren orbanen zikloak aurresateko metodo bat garatu zuen.

G. Matematikari bat daukagu oraingoan. Zientzialari honek ekarpen garrantzitsuak egin zizkion zenbakien teoriari eta elastikotasunaren teoriari. Zenbaki lehenen mota berezi batek bere izena du.

H. Teleskopioak egiten eta behaketa astronomikoetan lagundu zion nebari. Horrez gain, bere kabuz, zortzi kometa eta hiru nebulosa aurkitu zituen eta horrez gain, hainbat katalogo astronomiko egin zituen.

I. Kimikaria izan zen eta 1901ean Fritz Haber Nobel saridunarekin ezkondu zen. Senarraren ikerketan parte hartu zuen eta besteak beste, bere lanak ingelesera itzuli zituen. Hala ere, ez zuen inolako aitorpenik jaso.

J. Senarrarekin batera, erradioaktibitate artifiziala aurkitu zuen 1934. urtean. Lorpen horri esker, Kimikako Nobel saria jaso zuten 1935ean.

K. 1965ean Kevlarra sintetizatu zuen, erresistentzia handiko urre koloreko zuntza (poliamida). Material hau pneumatikoak, kandela nautikoak edo balen kontrako txalekoak egiteko erabiltzen da.

L. Sismologoa izan zen eta egindako lanei esker ondorioztatu zuen Lurreko nukleoak zati solido bat duela gune likidoaren barruan. Bi eremu horien arteko tarteak bere izena darama.

M. Biologoa eta ekologista izan zen eta 2004an Bakearen Nobel saria jaso zuen, garapen jasangarriari, demokraziari eta bakeari egindako ekarpenengatik. Sari hau lortu zuen Afrikako lehen emakumea izan zen.

N. Enbrioi-garapenaren lehen faseetako kontrol genetikoari buruzko ikerlanengatik, Fisiologiako edo Medikuntzako Nobel saria jaso zuen 1995ean, garapenaren biologiako aditu honek.

O. Geologoa izan zen eta sumendien labak dituen propietate kimikoak aztertu zituen. Horrez gain, idortasunak lurzoruen higaduran eta aldizkako korronteetan dituen ondorioak ikertu zituen.

P. Astronomoa izan zen eta bere doktorego-tesian frogatu zuen hidrogenoa dela izarren osagai nagusia.

Q. Espainian kanpaina ozeanografiko batean parte hartu zuen lehen emakume ozeanografoa izan zen. Baita itsas zientzien arloko lan zientifiko bat sinatu zuen lehen emakumea.

R. Neuropediatra hau erreferente bat da espektro autistaren nahasteen ikerketan. Autismoaren inguruan zeuden mito asko bota zituen behera eta gaitza arazo biologiko gisa onartzen lagundu zuen.

S. Sexuaren oinarri kromosomikoak deskribatu zituen Edmund Beecher Wilsonekin batera. Genetista honek frogatu zuen izaki bizidun baten sexua kromosoma partikular baten mende dagoela.

T. Geologoa izan zen eta haren lanak erakutsi zuen Erdialdeko Atlantikoko dortsala zegoela, eta, horri esker, plaka-tektonikaren eta kontinenteen jitoaren teoriak zabaldu ziren.

U. Sismologoa da eta lurrikarak ikertzen ditu. Arrisku sismikoen mende dauden herrialdeak ditu ikergai eta uhin-sismikoen indargabetzean oinarritzen da bere ikerketa.

V. Neurozientzialari honen lana funtsezkoa izan zen neurotransmisoreek garunean duten zeregina ulertzeko. Batez ere, garrantzitsuak izan ziren epinefrinari buruz egin zituen ekarpenak.

W. Haurdunaldiko anemia makrozitikoaren inguruko lan seminala egin zuen Indian hematologo honek. Anemia mota honek dieta eskasak dituzten tropikoko haurdunei eragiten die gehien bat.

X. X-ak ez du zerikusirik bere abizenarekin. “X”, ezezagunaren “x” da. Nor izan da, oraingoz, Fields domina lortu duen lehen emakumea (eta bakarra)?

Y. Kristalografo honek erribosomen egiturari buruzko lan aitzindaria egin zuen eta horri esker Kimikako Nobel saria jaso zuen 2009an.

Z. 1937. urtean Albaitaritzako ikasketak amaitu zituen lehen euskal emakumea izan zen. Besteak beste, sukar aftosoa ikertu zuen.

Emakume zientzialarien irudiak (nahastuta)

Proposatutako izenak bilatzen laguntzeko, “erroskoko” zientzialarien argazkiak dakarkizuegu…, baina desordenatuta.

Urtarrilaren 8a: Emakume zientzialarien “erroskoaren” soluzioa

Erantsitako dokumentu honetan dituzue emakume zientzialarien “erroskoari” buruzko erantzun zuzenak. Eta, nahi izanez gero, gogoratu erroskoan parte hartu ez baduzu ere, emaitzak ikusi aurretik izenak igartzen jarrai dezakezula.

Guztira, 10 erantzun jaso ditugu Zientzia Kaieran eta denak zuzenak izan dira. Parte-hartzaileen guztien artean zozketa egin dugu eta gure sariaren irabazlea… Ania izan da! Berarekin harremanetan jarriko gara, zientziari buruzko liburu bat eta kamiseta bat bidaltzeko.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, eta… zorionak Aniari!


Egileez

Marta Macho Stadler, (@Martamachos) UPV/EHUko Matematikako irakaslea da eta Kultura Zientifikoko Katedrak argitaratzen duen Mujeres con Ciencia blogaren editorea.

Uxune Martinez, (@UxuneM) Euskampus Fundazioko Kultura Zientifikoko eta Berrikuntza Unitateko Zabalkunde Zientifikorako arduraduna da eta Zientzia Kaiera blogeko editorea.

20 iruzkinak

  • Kaixo!
    Hemen dituzue nire erantzunak.
    Zientziaz betetako urte berri on!!!!

    A. Virginia Apgar
    B. Dorotea Barnés
    C. Gerty Theresa Cori
    D. Jennifer Doudna
    E. Alice Catherine Evans
    F. Joan Feynman.
    G. Sophie Germain
    H. Caroline Lucretia Herschel
    I. Clara Immerwahr
    J. Irène Joliot-Curie
    K. Stephanie Kwolek
    L. Inge Lehmann
    M. Wangari Maathai
    N. Christiane Nüsslein-Volhard
    O. Ida Helen Ogilvie
    P. Cecilia Payne-Gaposchkin
    Q. Jimena Quirós
    R. Isabelle Rapin
    S. Nettie Stevens
    T. Marie Tharp
    U. Arantza Ugalde
    V. Marthe Louise Vogt
    W. Lucy Wills
    X. Maryam Mirzakhani
    Y. Ada Yonath
    Z. Luz Zalduegi

  • Egun on!
    Hementxe gure erantzunak. Primerako ariketa izan zen Urteberriko bazkalondorako 😀
    A. Apgar Virginia
    B. Barnés Dorotea
    C. Cori Gerty
    D. Doudna Jennifer
    E. Evans Alice Catherine
    F. Feynman Joan
    G. Germain Sophie
    H. Herschel Carolina
    I. Immerwahr Clara
    J. Joliot-Curie Irene
    K. Kwolek Stephanie
    L. Lehman Inge
    M. Maathai Wangari
    N. Nüsslein-Volhard Christiane
    O. Ogilvie Ida Helen
    P. Payne-Gaposchkin Cecilia
    Q. Quirós Jimena
    R. Rapin Isabelle
    S. Stevens Nettie
    T. Tharp Marie
    U. Ugalde Arantza
    V. Vogt Marthe Louise
    W. Wills Lucy
    X. Mirzajani Maryam
    Y. Yonath Ada
    Z. Zalduegui Luz

  • Kaixo, hementxe gure erantzunak. Ea asmatzen ditugun!
    A.- Virginia Apgar
    B.- Dorothea Barnes
    C.- Gerty Cori
    D.- Jennifer Doudna
    E.- Alice Evans
    F.- Joan Feynman
    G.- Sophie Germain
    H.- Carolina Herschel
    I.- Clara Immerwahr
    J.- Irene Joliot-Curie
    K.- Stephanie Kwolek
    L.- Inge Lehmann
    M.- Wangari Maathai
    N.- Christiane Nuessleis-Volhard
    O.- Ida Helen Ogilvie
    P.- Cecilia Payne-Gaposchkin
    Q.- Jimena Quiros
    R.- Isabelle Rapin
    S.- Nettie Stevens
    R.- Marie Tharp
    U.- Arantxa Ugalde
    V.- Marthe Louise Vogt
    W.- Lucy Wills
    X.- Maryam Mirzakhani
    Y.-Ada Yonath
    Z.- Luz Zalduegi

  • A. APGAR, Virginia
    B. BARNÉS, Dorotea
    C. CORI, Gerty
    D. DOUDNA, Jennifer
    E. EVANS, Alice
    F. FEYNMAN, Joan
    G. GERMAIN, Sophie
    H. HERSCHEL, Caroline
    I. IMMERWAHR, Clara
    J. JOLIOT-CURIE, Irène
    K. KWOLEK, Stephanie
    L. LEHMANN, Inge
    M. MAATHAI, Wangari
    N. NÜSSLEIN-Volhard, Christiane
    O. OGILVIE, Ida Helen
    P. PAYNE-Gaposchkin, Cecilia
    Q. QUIRÓS, Jimena
    R. RAPIN, Isabelle
    S. STEVENS, Nettie
    T. THARP, Marie
    U. UGALDE, Arantza
    V. VOGT, Marthe Louise
    W. WILLS, Lucy
    X. MARYAM MIRZAKHANI
    Y. YONATH, Ada
    Z. ZALDUEGI, Luz

  • Hemen nireak:
    A-Apgar

    B-Barnés

    C-Cori

    D-Doudna

    E-Evans

    F-Fairfield

    G-Germain

    H-Herschel

    I-Immerwahr

    J-Joliot-Curie

    K-Kwolek

    L-Lehmann

    M-Muta Maathai

    N-Nüsslein-Volhard

    O-Oglivie

    P-Payne-Gaposchkin

    Q-Quirós

    R-Rapin

    S-Stevens

    T-Tharp

    U-Ugalde

    V-Vogt

    W-Wills

    X ezkutua-Mirzajani

    Y-Yonath

    Z-Zalduegi

  • Ikasleek aurkitutako erantzunak honakoak:

    A. Virginia Apgar
    B. Dorotea Barnés
    C. Gerty Cori
    D. Jennifer Doundnan
    E. Alice Evans
    F. Joan Feynman
    G. Sophie Germain
    H.Caroline Herschel
    I. Clara Immerwahr
    J.Iréne Joliot curie
    K. Stephanie Kwolek
    L. Inge Lhemann
    M. Wangari Maathai
    N. Christiane Nüsleinn-Volhard
    O. Ida Helen Ogilvie
    P.Cecilia Payne Gaposckin
    Q. Jimena Quirós
    R. Isabella Rapin
    S. Walker Suttonx
    T. Marie Tharp
    U.Arantza Ugalde
    V.Marthe Louise Vogt
    W. Lucy Wills
    X.Maryam Mirzakhani
    Y.Ada Yonath
    Z.Luz Zalduegi

  • A. Virginia Apgar
    B. Dorotea Barnés
    C. Gerty Cori
    D. Jennifer Doundnan
    E. Alice Evans
    F. Joan Feynman
    G. Sophie Germain
    H.Caroline Herschel
    I. Clara Immerwahr
    J.Iréne Joliot curie
    K. Stephanie Kwolek
    L. Inge Lhemann
    M. Wangari Maathai
    N. Christiane Nüsleinn-Volhard
    O. Ida Helen Ogilvie
    P.Cecilia Payne Gaposckin
    Q. Jimena Quirós
    R. Isabella Rapin
    S. Walker Suttonx
    T. Marie Tharp
    U.Arantza Ugalde
    V.Marthe Louise Vogt
    W. Lucy Wills
    X.Maryam Mirzakhani
    Y.Ada Yonath
    Z.Luz Zalduegi

  • Emakume zientzialariak

    A. Mry Anni
    B. ‘Corotea Barnes
    C. Gerty Cory
    D. Jennifer Doudna
    E. Alice Catherine Evans
    F. Rosalind Franklin
    G. Sophie Germain
    H.Caroline Lucretia ersche
    I. Clara Immerwahr
    J. Irène Joliot
    K.Stephani Kwolek
    L.Inge Lehmann
    M. Maathai
    N. Christiane Nüsleinn-Volhard
    O. Maria orosa
    P. Cecia Pane-Gaposchkin
    Q. Jimena Quiròs
    R. Isabelle apin
    S. Nettie tevens
    T. Marie Tharp
    U.Arantza Ug7giyuobknlñlm-Ñ*N¿9hg87’f6d53e64wq31alde
    V. Marthe Vogt
    W. Lucy Wills
    X.Maryam Mirzakhani
    Y. Ada Yonath
    Z. Luz Zalduegi

  • A. Virginia Apgar
    B. Dorotea Barnés
    C. Gerty Cori
    D. Jennifer Doundnan
    E. Alice Evans
    F. Joan Feynman
    G. Sophie Germain
    H.Caroline Herschel
    I. Clara Immerwahr
    J.Iréne Joliot curie
    K. Stephanie Kwolek
    L. Inge Lhemann
    M. Wangari Maathai
    N. Christiane Nüsleinn-Volhard
    O. Ida Helen Ogilvie
    P.Cecilia Payne Gaposckin
    Q. Jimena Quirós
    R. Isabella Rapin
    S. Walker Suttonx
    T. Marie Tharp
    U.Arantza Ugalde
    V.Marthe Louise Vogt
    W. Lucy Wills
    X.Maryam Mirzakhani
    Y.Ada Yonath
    Z.Luz Zalduegi

  • A. Mry Anni
    B. ‘Corotea Barnes
    C. Gerty Cory
    D. Jennifer Doudna
    E. Alice Catherine Evans
    F. Rosalind Franklin
    G. Sophie Germain
    H.Caroline Lucretia ersche
    I. Clara Immerwahr
    J. Irène Joliot
    K.Stephani Kwolek
    L.Inge Lehmann
    M. Maathai
    N. Christiane Nüsleinn-Volhard
    O. Maria orosa
    P. Cecia Pane-Gaposchkin
    Q. Jimena Quiròs
    R. Isabelle apin
    S. Nettie tevens
    T. Marie Tharp
    U.Arantza Ugalde
    V. Marthe Vogt
    W. Lucy Wills
    X.Maryam Mirzakhani
    Y. Ada Yonath
    Z. Luz Zalduegi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.