Hilabeteko artxiboa:

Uxue Razkin Uruguai eta munduko gainontzeko lurraldeak lotzen dituen zubi moduko bat da Ida Holz. Hori esatea, gainera, ez da gehiegikeria, bera “Internetaren ama” baita, bere herrialdean informatikaren arloan egindako lan aitzindariagatik da ezaguna. Haren aburuz, egindako lanak ez du berezitasun handirik, erantzukizunez jardutearen ondorioa dela dio; haatik, bere lorpenek beste zerbait adierazten dute.
2013. urtean, bere ibilbide zientifikoko gailurrera […]

Josu Lopez-Gazpio Zientzia prozedura bat da, ondorio jakin batzuetara iristeko metodoa. Ondorio horiek Unibertsoan gertatzen diren fenomenoak azaltzeko balio izaten dute eta, horrela, metodo zientifikoari esker, pixkanaka, munduari buruzko ezagutzak lortzen ditugu. Badira, alabaina, ebidentzietan oinarritzen ez diren ideiak. Neurri batean, zientzia bera ere dena modu arrazionalean azaldu daitekeela pentsatzeko uste dogmatikoan oinarritu daiteke, zenbaitetan. Litekeena da guztia arrazionalki azaltzea […]

Koldo Garcia Iratzargailuak jotzen du. Izarek ez dizute ohetik ateratzen uzten baina egun oso bat duzu aurretik. Loa eta esna arteko egoera horretan gauza bakarrean pentsa dezakezu: kikara bat kafe behar duzu. Egunerokoari ekiteko erabiltzen dugun pizgarri horrek edabe magikoa badirudi ere, haren sekretua dituen gene-ezaugarri liluragarrietan dago.
Kontsumitzen dugun kafe gehiena Arabika kafea da, Coffea arabica espeziea, hain […]

Juan Ignacio Pérez Iglesias Munduan urtean 56 bat milioi pertsona hiltzen dira. Heriotza arrazoi nagusia gaixotasun kardiobaskularrak dira; horien ondorioz ia 18 milioi pertsona hiltzen dira, ia hirutik bat. Eta gaixotasunak kategoria bakarrean bilduta, minbiziak ia 10 milioi pertsona hiltzen ditu. Oro har, pertsonen % 73 kutsakorrak ez diren gaixotasunen ondorioz hiltzen da.
Gaixotasun infekziosoen ondorioz izaten diren heriotzak, gaur […]

Uxue Razkin
Osasuna
Asteon ezagutu ditugu Espainiako gobernuak abiatu zuen azterketa serologikoen lehen emaitzak. %5 inguruk eman du positibo testetan. Horrek esan nahi du oso urruti gaudela talde-immunitatetik (horretarako populazioaren %60-%70 egon behar da immunizatuta). Hego Euskal Herrian, %4,4k ditu antigorputzak. Emaitzen berri izateko, jo ezazue Elhuyar Aldizkariko artikulu honetara.
Birusaren jarraipen epidemiologikoa egiteko mekanismo eraginkorra izan daiteke hondakin-urak […]

Zerk ezberdintzen gaitu gizakiak primateengandik? Oraindik ez da topatu erantzun genetikoa. Baina aurrerapenak egiten ari dira. María Gibésen Human Accelerated Regions: What makes us human?
Zelan gogoratzen dugu gogoratzen duguna eta ahaztu ahazten duguna? The art of forgetting: microglia eats memories away in mice Rosa García-Verdugorena.
Grafenoa diamagnetikoa da, hau da, ezin da magnetiko bilakatu. Triangelu formako zatitxoa moztu ezean. […]

Juanma Gallego Berotegi efektuko gasen isuriei buruzko aurreikuspen ezkorrenean abiatuta, 2070. urterako, gizateriaren heren bat Saharako basamortuko zenbait eremutan dagoen tenperatura berdinaren menpe egon daitekeela ohartarazi dute.
Zalantzarik ez dago: gizakiaren arrakasta ikaragarria izan da. Hainbat irteeretan Afrikatik atera zenetik, gizakia gai izan da inguru guztietara egokitzeko: basamortutik latzenetan zein hotz ikaragarria egiten duen lekuetan, horietan guztietan loratu da gizadia. […]

Uxue Razkin 1915ean, kapitain izendatu berritan, Fritz Haber zientzialaria gerrara abiatu zen egun berean, Clara Immerwahr kimikariak bere buruari tiro egin zion, bularrean, bere senarraren pistola erabiliz. Goiz hartan, Haber, zirkinik egin gabe, frontera joan zen bere hamahiru urteko semea etxean bakarrik utziz. Hura izan zen, tiro-hotsa entzun ostean, bere ama laguntzera joan zen bakarra; Haberrek, aldiz, ez zuen […]

Josu Lopez-Gazpio Konfinamendu garaian ogia egiteko zaletasuna asko handitu da. Etxetik atera ezina, denbora librea… agian horiexek dira ogia egiteko behar diren osagaiak. Beste osagai batzuk ere behar dira: irina eta legamia, behintzat. Horiek dendetan erostea zaila bilakatu da zenbait kasutan; izan ere, konfinamendu garaiaren une batzuetan gari-irinaren eta legamiaren salmenta bikoiztu egin zen. Ogiarekin lotuta, bestalde, askotan entzuten da […]

Javier Duoandikoetxea Koronabirus berria gure eguneroko bizitzan kokatu denetik, datu-zaparrada bat heltzen zaigu egunero. Adi-adi egoten gara, pandemiaren eboluzioa jarraitu nahian. Hain zuzen, bilakaera hori erakusteko, ohikoa bihurtu da grafikoak ematea, eta egunotan entzun ditugun kurbaren pikoa edo kurba apaltzea terminoek grafikoei egiten diete aipamen. Aurkezten zaizkigun grafiko batzuetan eskala logaritmikoa erabiltzen da, eta hor goranzko urratsak ez dira proportzionalak, […]