Polimero naturalak ekonomia zirkularra bultzatzeko tresna bikainak dira, merkeagoak eta ekologikoagoak baitira. Gaur egun, petroliotik datozen aplikazioak ordezkatzeko erabiltzen ditugu material hauek, edo, esaterako, litioa eta kobaltoa bezalako elementu urrien ordez erabiltzeko.
Zelulosa biosferan daukagun polimero natural ugariena da eta, besteak beste, zuhaitzetan edo kotoian aurki daiteke. Zelulosak propietate mekaniko oso bereziak ematen dizkie landareei, mekanikoki malguak egiten ditu eta aldi berean sendoak. Materialen zientzian oso zaila da hau lortzea, baina zelulosari esker, ugaria eta maneiatzeko erraza izanda, hainbat arazo bideratu daitezke.
UPV/EHUko Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak saileko irakaslea eta BCMaterials zentroko ikertzailea da Erlantz Lizundia. Berarekin batu gara zelulosari eta honen aplikazioei buruz sakontzeko.
“Zientzialari” izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
2 iruzkinak
[…] da munduan gehien erabiltzen den ehun zuntzetako bat, moldagarria eta erosoa delako, eta erraz eta, hortaz, merke, lortu ahal delako. Hala ere, XX. […]
[…] Polimero naturalak —almidoia, zelulosa, proteinak edo kautxua, esaterako— duela mende asko ziren enpirikoki ezagunak, baina XX. mendera arte ez zen pentsatu Berzeliusek sortutako kategorian sailkatu zitezkeela. Artean 1920. urtea zela, kimikariek uste zuten substantzia horiek molekula txikiak zirela, zeinak […]