Ezjakintasunaren kartografia #343

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Denbora zentzu batean eta ez bestean doala azaltzen duten narrazio termodinamikoek zenbait galdera eragiten dizkio gure filosofoari: A paradox in the thermodynamic arrow of time? Jesús Zamora Bonillaren eskutik.

Oso txikia diren gauzen ikerketak, partikula elementalen ikerketak, dagoen gauzarik handienarekin du harremana: unibertsoa bere osotasunean. Jakina da hau. Teknologia kuantikoak erabilera astrofisikoa izatea ez da hain jakina: The search for dark matter gets a speed boost from quantum technology Benjamin Brubakeren eskutik.

Badira molekula aromatikoak eta aromatikoak ez direnak. Eta badira ez direnak baina egoera kitzikatuan badirenak. Eta erdibideko gauzak ere badira. Optoelektronikan erabilera izan dezakeen aromatizidadearen doiketa lortu dute DIPCn: Tuning the excited-state Hückel‐Baird hybrid aromaticity.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.