Elikadura osasungarri eta jasangarriak onura ugari ditu gizakiontzat eta naturarentzat. Nutrizionalki egokia izateaz gain, ekonomikoki justua da eta ekosistema zaintzen du. Dieta osasungarriek beraz, gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldiek bizitza osasuntsu bat izan dezaten laguntzen dute.
Elikadura sistemak bere osotasunean berotegi efektuko gasen herena isurtzen du, besteak beste, nekazaritzan, abeltzaintzan edo alimentuak prozesatzerakoan sortzen direnak. Ikerketa batzuen arabera, ingurumenean inpaktu handia eragiten duten elikagaiak dira haragi gorria eta bere eratorriak: munduko nekazaritzaren % 70 ganadua elikatzeko beharrezkoa den janaria landatzeko erabiltzen delako. Horrek sortzen duen deforestazioak, biodibertsitatean eragiten du, eta ekosistemen funtzionamendua galarazten du.
Jaten ditugun elikagai eta produktuen osagai batzuek zenbait gaixotasun garatzeko arriskua areagotzen dute eta, ondorioz, bizi ohitura osasungarriak izatea eta arrisku faktore horiek saihestea gomendatzen da.
Elikadura jasangarri eta osasungarriaren inguruan dauden oztopo eta erronkak ezagutzeko, UPV/EHUko Elikadura Jasangarria taldeko Nerea Telleria ikertzailearekin bildu gara.
“Zientzialari” izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
4 iruzkinak
[…] pisua galtzea funtsezko estrategi bat da SMa kudeatzeko orduan. Haren kudeaketan funtsezkoak dira dieta osasungarria (kaloriak murriztuta) eta ariketa fisikoa egitea. Dieten arazo bat da, halere, ez direla oso bateragarriak gaur egun […]
[…] pisua galtzea funtsezko estrategi bat da SMa kudeatzeko orduan. Haren kudeaketan funtsezkoak dira dieta osasungarria (kaloriak murriztuta) eta ariketa fisikoa egitea. Dieten arazo bat da, halere, ez direla oso bateragarriak gaur egun […]
[…] da ohitura aldagarririk nabarmenena. Izan ere, mundu mailan ematen diren 5 heriotzetatik 1 ekidin daiteke dietaren kalitatea hobetzen baldin bada. Baina elikadura osasuntsuak modu eraginkor batean sustatu […]
[…] Aste honetan Zientzia Kaieran, Nerea Telleria UPV/EHUko Elikadura Jasangarria taldeko ikertzaileari egin diote elkarrizketa. Nerearen esanetan, elikadura osasungarri eta jasangarriak onura ugari ditu gizakiontzat eta naturarentzat. Gaur egungo elikadura sistemak mundu-mailako berotegi efektuko gasen herena isurtzen du, besteak beste […]