Mia. Marteko robota

Argitalpenak · Dibulgazioa

Mia. Marteko robota (2022) Josu Goiko eta Juan Rolleren liburua da eta planeta gorrira eramango gaitu bidaia liluragarri batean. Zientzia eta abentura uztartzen dituen istorio xarmagarria aurkezten dute eta, Mia izeneko robot baten bidez, haurrei Marteko ezaugarriak erakusten dizkiete.

Marteko robota
Irudia: Mia. Marteko robota liburuaren azala. (Ilustrazioa: Juan Roller. Iturria: Denonartean)

Eguzki Sisteman Marte non dagoen kokatuta ikusi ondoren, Mia robotarekin batera, besteak beste, planetaren paisaia deskubrituko dute umeek: mendi handi-handiak, arroila erraldoiak, zulo beldurgarriak… Edota meteorologia eta bertan ohikoak diren hareazko ekaitzak. Izan ere, Mia robota bidelagun aparta da haren etxea den Marte planeta txikia ezagutzeko.

Argitalpenaren fitxa:

  • Izenburua: Mia. Marteko robota
  • Egilea: Josu Goiko
  • Ilustratzailea: Juan Roller
  • Argitaletxea: Denonartean
  • ISBN: 978-84-17940-97-3
  • Hizkuntza: Euskara
  • Urtea: 2022
  • Orrialdeak: 40 or.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.