Ezjakintasunaren kartografian astean zehar Mapping Ignorance blogean ingelesez argitaratutako artikuluen mamia euskaraz biltzen duen gehigarria da.
Mikrouhinak sortzen dituen huts-hodi bat besterik ez da magnetroia. Duela mende bat baino gehiago asmatu zen. Orain, partikula-azeleragailuak eraikitzeko alternatibatzat har daiteke, eta UPV/EHUko jendea abangoardian dago. Magnetrons: high-efficiency power microwave sources for a new generation of particle accelerators, Victor Etxebarriaren eskutik.
Neutroi-zopa bat osatu arte izarrak deseginez nukleo astunenak sortuko balira? Stars dissolve into neutrons to forge heavy elements
Azken urteetan azaltzen den zientziaren historia batzuetan eurozentrikoegia eta sinplistegia da. Batzuek harrituta ikusten dute tradizionalki jakin eta irakatsi dena: Changing the Eurocentric narrative about the history of science, Karen K. Christensen-Dalsgaarden eskutik.
DIPCko jendeak bario-ioiak, eta, horiekin batera Majoranaren neutrinoak, detektatzeko bi metodologia sortu ditu. Revolutionizing barium ion detection for neutrino research
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.