Genetikaren gaurko mugarriak

Dibulgazioa · Ekitaldiak

Genetikaren alorrean azken hamarkadetan emandako aurrerapenek gure bizitzetan eragin zuzena dute. Hainbat gaixotasun hobeto ulertzeko eta tratatzeko giltza izan dira geneetan gordetako mezuak deszifratzeko tekniken garapena eta genoma sekuentziazioa. Koldo Garcia Etxebarria biologoa eta genetikan doktoreak “Genetikaren gaurko mugarriak” hitzaldian, hiru mugarri nagusietatik abiatuta, gene-informazioari, gene-edizioari eta genetikaren iraultza eta historiari buruz hitz egin zuen.

Geneek informazioa dutela esaten dugu baina, Garciak azaltzen duen bezala, hobe litzateke ez ahaztea molekula kimikoen arteko erreakzio-sareak direla. Horrela erraz ulertu genezake geneek ez dutela beti gauza bera esan nahi, baizik eta egoeraren arabera aktibatu edo desaktibatu daitezkeela.

CRISPR bezalako teknika berriek —zeinaren bidez geneak zehaztasunez editatu daitezken— medikuntzan eta nekazaritzan aplikazio errealak dituzte jada. Baina aurrerapenekin batera galdera moralak ere badatoz: zer muga jarri behar dizkiogu geneak aldatzeari? Hitzaldian, Garciak ohartarazi zuen genetikak argi-ilunak dituela. Eugenesia bezalako ikusmoldeek XX. mendeko hasieran geneak arrazakeria eta diskriminazioa justifikatzeko erabili zituzten. Horregatik, genetikari buruzko ezagutza sozializatu beharra nabarmendu zuen: ezin dugu pentsatu zientzia ez dela denon esku dagoen zerbait. Normaltasunez hitz egin behar dugu genetikari buruz, sozializatzeko beste gai bat dela, eragiten gaituena.

Hitzaldia Zientziaren ertzetik zientzia-dibulgazioan oinarritzen den hitzaldi-solasaldiaren zikloaren barruan antolatu zen. Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekaren eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren ekimen honek 2024-2025 ikasturtearen bitartean hilabetero hitzaldi bat eskaini zuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.