Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.
Pena merezi ote dit LaTeX ikastea edo egin behar dudanerako, testuak editatzeko erabiltzen dudan Wordekin nahikoa ote dut? Dokumentuak idazteaz gain itxura profesional bat eman behar dion edonork egiten dio galdera hori bere buruari. José Luis Blancok agian argibideren bat ematen digu Word or LaTeX typesetting: which one is more productive? Finally, scientifically assessed artikuluan.
Beso bat falta izan arren, piano-joleak piano-jole izaten jarrai dezake. Baina, agian, ematen duen kontzertu bakoitzean mamu batek lagun egingo dio. Mapping Ignorance blogean José Ramón Alonsoren estreinaldiko artikulu bikainak hori berori lantzen du: A phantom in the concert hall.
Posible ote da beltza den zerbait hiru aldiz beltzagoa bihurtzea? Agian bai, DIPCkoek (Donostia International Physics Center) magia egiten baitute: Darker than black quantum dots.
Badaude trenak gero eta abiadura handiagoz joan daitezela nahi dutenek. Baina tamalez ez dira ohartu trenbideak eraikitzeko modua guztiz berritu beharko dela ez badute nahi hauek suntsipen masiboko armak bihurtzea. Carlos Casanuevak azaltzen digu If you run trains faster, stones would fly artikuluan.
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.