Sexua eta generoa bezalako faktoreek eragin zuzena daukate emakumeei eragiten dieten gaixotasunen diagnostikoan, intzidentzian, sintomatologian eta tratamenduan. Hala ere, askotan ohiko medikuntzak kontuan hartzen ez dituen elementuak dira.
Egoera horren arrazoi nagusia ezagutza eta ebidentzia zientifikoak lortzeko bidea izan dira, izan ere, ikerketak egiteko lagina, batez ere, animalia arrak eta gizonezkoak izan dira. Horren ondorioz “bikini-medikuntza” izenarekin ezagutzen den fenomenoa ematen da. Hau da, erreprodukzioarekin lotutako gaitzetan izan ezik, gainontzeko gaixotasunen diagnostikoan eta tratamenduetan gizonezkoen parametroak aplikatzen zaizkie emakumeei. Horrek atzemandako gaixotasunetan nahasmendua sortzen du, txerto eta tratamenduen ondorioz albo kalteak ugariagoak dira eta infradiagnostikoa gertatzen da.
Horretaz guztiaz hitz egingo du Agora, ezagutzaren plaza hitzaldi zientifikoen zikloaren lehen edizioan Lucía Gallego Andrés Medikuntzan eta Kirurgian doktorea eta DNA Birkonbinatuaren Teknologiako magisterra. UPV/EHUko Mikrobiologia Medikoko irakaslea eta Antibiotikoen eta Bakteriologia Molekularraren Laborategiko zuzendaria eta Emakumeak Medikuntzan Foroko presidenteak “Emakumeen osasuna, bikini-medikuntzatik haratago” (“La salud de las mujeres, más allá de la medicina bikini”) hitzaldian.
Iurretako Herri Bibliotekak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak elkarlanean antolatutako hitzaldi-solasaldia urtarrilaren 30ean, asteartea, 18:30ean izango da Iurretako liburutegian. Sarrera librea da, baina aurretiaz izena eman behar da biblioteka@iurreta.eus helbidera idatziz edo 946812726 telefono zenbakira deituz.
Hizlaria
Lucía Gallego Andrés doktorea da Medikuntzan eta Kirurgian eta Magisterra DNA Birkonbinatuaren Teknologian. Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean (UPV/EHU) irakaslea da, Antibiotikoen eta Bakteriologia Molekularraren laborategiko zuzendaria eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ordezkaria Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziako Antibiotikoekiko Erresistentzien aurkako Plan Nazionalean (PRAN).
Emakumeen osasuna bikini-medikuntzatik haratago
- Data
- Ordutegia
- 18:30etatik 20:00etara
- Tokia
- Iurretako Biblioteka
- Helbidea
- Bidebarrieta kalea, 4, Iurreta