Aristoteles: Jakiteko irrika

Argitalpenak

Aristoteles Grezia klasikoko filosofo eta zientzialaria izan zen. Platonekin batera, filosofia okzidentalaren pertsonaia nagusienetako bat izan zen.

Aristoteles
1. irudia: “Aristoteles: Jakiteko irrika” komikiaren azala. (Ilustrazioa: Jordi Bayarri. Iturria: Ikaselkar)

Jakin-min handiko pertsona izan zen, eta bizitzaren helburua jakintza lortzea zela sinesten zuen. Bere jaioterritik, Estagiratik, Atenasera joan zen ikastera, Platonen akademiara. Urteak eman zituen bertan, liburu eta eztabaida filosofikoen artean, baina Mazedoniak Grezia hartu zuenean alde egin behar izan zuen Atarneora.

Hainbat zientziaren esparru landu zituen: biologia, fisika, kimika, astronomia… Animaliak disekzionatzen zituen eta landareen bildumak egiten zituen, haietaz ikasteko eta ulertzeko zergatik ziren ziren bezalakoak.

Aristoteles
2. irudia: Aristoteles jakin-min handiko filosofo eta zientzialaria izan zen, eta bizitzaren helburua jakintza lortzea zela sinesten zuen. (Ilustrazioa: Jordi Bayarri. Iturria: Ikaselkar)

“Aristoteles: Jakiteko irrika” Ikaselkar argitaletxeak argitaratzen duen “Zientzialariak” komiki-sortaren ale bat da. Komikiek haur eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea eta euskaraz irakurtzeko ohitura zabaltzea ditu helburu. Horrez gain, irudi-sorta atsegin eta hizkuntza hurbilaren bidez, haur eta gazteei zientzia gerturatzea ere nahi du egitasmoak. Komikien bidez zientzialari eta pentsalari ezagunen biografiak eta lorpenak plazaratzen dira: Marie Curie, Newton, Galileo, Darwin, edo Hipatia.

“Zientzialariak” komiki-sortaren ale honetan ikusiko dugu, zelan duela urte asko, gaur egun dakizkigun gauza asko oraindik ezagutzen ez zirenean, ezagutzeko grina beharrezkoa zen mundua hobeto ulertzeko, eta zelan Aristoteles bezalako jakin-min handiko pertsonengatik egiten dugun aurrera.

Argitalpenaren fitxa:

  • Izenburua: Aristoteles: Jakiteko irrika
  • Egilea: Jordi Bayarri
  • Itzultzailea: Maialen Berasategi
  • Argitaletxea: Ikaselkar
  • Urtea: 2018
  • Orrialdeak: 48 orrialde
  • ISBNa: 978-84-16752-96-6

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.