Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikian

Argitalpenak

Matematikari aurpegia jartzea ez da soilik matematikari handien emaitza garrantzitsuenak ezagutzea, baizik eta baita haiek testuinguruan kokatzea ere. Hori da Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikian (2019) liburuak egiten duena. Historiaren azalpen labur honetan, besteak beste Arkimedes, Eratostenes, Girolamo Cardano, Carl Friedrich Gauss, Ada Lovelace, Carl von Lindemann eta Evariste Galois agertzen dira, XIX. mendearen erdialdetik matematikak eklosio paregabea izatea eragin duten hainbat alderdi eta problema azaldu baitzituzten.

Matematikako eta informatikako
Irudia: Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikian liburuaren azala. (Iturria: Saure argitaletxea)

Nesim Fintz EISTI ingeniarien eskolako zuzendari frantziarrak eta Han-Mi Kim (Ameba) ilustratzaile korear gaztearen eskutik etorri da Saure argitaletxearen lan hau. Gazteei zuzendutako komiki honetan bildutako istorioak dibertigarriak eta hezigarriak dira aldi berean. Matematika eta informatikarekin lotutako gaiak jorratzen dira, eta horrekin batera, aurpegia jartzen zaie bi alor horiei.

Argitalpenaren fitxa:

  • Izenburua: Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikian
  • Egilea: Nesim Fintz
  • Ilustratzailea: Han-Mi Kim
  • Itzultzailea: Belén Pikabea Laoniz
  • ISBN: 978-84-17486-13-6
  • Hizkuntza: Euskara
  • Urtea: 2019
  • Orrialdeak: 418

Iturria:

Saure argitaletxea: Matematikako eta informatikko aparteko istorioak komikia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.