María Ángela Nieto Toledano (Madril, 1960) Alacanteko Neurozientzien Institutuko Ikerketako irakaslea (CSIC-UMH), CSICen Conexión Cáncer sarearen koordinatzailea eta Biologia Molekularreko Europako Laborategiaren (EMBL) Kontseiluko presidentea da. Bere ekarpen nagusia izan da aztertzea enbrioien geneak berraktibatzeak zer-nolako inpaktua duen gaixotasun batzuetan; esaterako, minbiziaren aurrerapenean eta organoen endekapenean. Espainiako, Europako, Frantziako eta Latinoamerikako Zientzien Akademietako kide da, eta, besteak beste, honako sari hauek jaso ditu: 2019an Santiago Ramón y Cajal ikerketa sari nazionala, eta 2022an Europarako L’Oréal-UNESCO for Women in Science saria.

Zein da zure ikerketa arloa?
Biomedikuntza.
Zergatik aritzen zara arlo horretan?
Txiki-txikitatik hori egin nahi izan dudalako. Aztergai dugun prozesua funtsezkoa da enbrioiak garatzeko; aldiz, helduetan aktibatzen denean, minbiziak aurrera egitea eta organoak endekatzea ekar dezake. 30 urte daramatzagu prozesu hori aztertzen.
Izan al duzu erreferentziazko figurarik zure ibilbidean?
Emakume adoretsu eta eskuzabalak.
Zer aurkitu edo konpondu nahiko zenuke zure arloan?
Gustatuko litzaidake gure ezagutzari esker minbiziaren eta zahartzaroaren aurkako terapia eraginkorragoak sortzea.
Zer aholku emango zenioke ikerketaren munduan hasi nahi duen norbaiti?
Zehaztasunez, pasioz eta eskuzabaltasunez lan egiteko.
Jatorrizko elkarrizketa Mujeres con Ciencia blogean argitaratu zen 2025eko otsailaren 15ean: María Ángela Nieto, buscando terapias eficientes contra el cáncer y el envejecimiento.
Itzulpena: UPV/EHUko Euskara Zerbitzua.
Ikertzen dut atalak emakume ikertzaileen jardunari erreparatzen die. Elkarrizketa labur baten bidez, zientzialariek azaltzen dute ikergai zehatz bat hautatzeko arrazoia zein izan den eta baita ere lanaren helburua.