Irailaren 21ean, igandean, txikienek bi ikuskizunekin eta zortzi tailerrekin gozatu ahal izango dute Bilboko Bizkaia Aretoa-EHUn. Gerturatzen direnek, besteak beste, zientziak eta magiak bat egingo duten espektakulua bizitzeko aukera izango dute, edota euren planeta propioa sortzeko, itsasoaren sakontasunak esploratzeko edo etxean egin daitezkeen esperimentuen bitartez bizitzarako trikimailuak ikasteko.
Ekintzak 10:00etatik 14:00etara egingo dira (ateak 09:30ean irekiko dira). Sarrera dohainik izango da, edukiera bete arte. Aurreko edizioetan gerturatu zen publiko kopuru handia kontuan izanda, garaiz etortzea gomendatzen da, ekintzetan parte hartu ahal izango dela bermatzeko.
Tailerretan parte hartzeko sistemak
- Aldez aurreko izen-ematea online. “Breakout geologikoa” jardueran parte-hartzeko, izena eman beharko da BZP webgunearen bidez.
- Ticket bidezko parte-hartzea. Tailer jakin batzuetan parte hartzeko, dagokion solairuan kokatutako puntuan tiketak eskuratu beharko dira. Tiketak parte hartzaileak berak eskuratu beharko ditu, ez gurasoek, ez lagunek ez beste inork ezin izango ditu hartu. Tiketak eskuragarri egongo dira txanda hasi baino 15 minutu lehenago lehen txandan. Hurrengo txandetan, aurreko emanaldia/tailerra hasi eta 15 minutura egongo dira eskuragarri.
- Ilaren bitartez parte-hartzea. Beste tailer eta ikuskizun batzuetan parte hartzeko, ilaran itxaron beharko da. Pertsona heldu batek ezin du beste baten lekua hartu, ezta pertsona bat baino gehiagorentzat tokia gorde ere.
Egitaraua
HARRERA
Tailerra | Breakout geologikoa: leize eta arrezifen artean
Salba dezagun Bilboko historia geologikoa!
Bouteille d’Acide negazionista gaiztoak Lurrak 5000 urte baino gehiago dituela agerian uzten duten Bilboko harri apaingarriak suntsitu nahi ditu. Lagundu egin behar diguzu Bizkaia Aretoaren inguruan utzi dituen arrastoen bila. Garaiz iritsiko al gara?
- Ordutegia eta hizkuntzak: 10:00-11:00 (euskaraz) | 11:30-12:30 (gaztelaniaz) | 13:00-14:00 (elebiduna).
- Adina: 8 urtetik gora.
- Sarrera: izen-ematearekin.
—
SOLAIRU NAGUSIA
Ikuskizuna| Hator Magiara!
Tor magoa
Ikuskizun parte-hartzaile eta umoretsu honetan ikusleek magiaren sekretu miresgarriak sentitzeko aukera paregabea izango dute. Gainera, ez dute soilik magia ikusiko, zientziaren laguntzarekin egin, egingo dute!
- Lekua: Mitxelena auditorioa.
- Ordutegia: 10:30 – 11:30 | 13:00 – 14:00.
- Adina: 4 urtetik gora.
- Hizkuntza: euskara.
- Sarrera: ilara.
Tailerra | Espazioko abentura
Sortu zure planeta!
Eguzki sistemako planetak eta exoplanetak bezalako azken aurkikuntza galaktikoak ezagutu ondoren, gure planeta propioa sortu ahal izango dugu nahi ditugun ezaugarriekin.
- Gela: Barandiaran.
- Ordutegia: 10:00-11:00 | 11:30 -12:30 | 13:00 -14:00.
- Adina: 6 urtetik gora.
- Hizkuntza: euskara.
- Sarrera: ticketekin.
—
Tailerra | Txikimikro
Goaz mikrobioak harrapatzera!
Mikrobioen mundura ohitzeko eta txikienei ulertarazteko nola egiten den lan hain izaki txikiekin, nola eta non bizi diren…
- Gela: Elhuyar.
- Ordutegia: 10:00 – 14:00.
- Adina: 6 urtetik gora.
- Hizkuntza: euskara.
- Sarrera: ilara.
1. SOLAIRUA
Tailerra | Iraganaren eta orainaren detektibeak
Ezagutu nola lan egiten duten benetako forentseek!
Tailer dibertigarri eta misteriotsu honetan hezurdura bat muntatuko dugu, DNA erauziko dugu eta auzitegiko detektibe izatera jolastuko gara, krimen-sailetan bezala orbanak identifikatuz.
- Gela: Etxepare.
- Ordutegia: 10:00 – 11:00 | 11:30 – 12:30 | 13:00 – 14:00.
- Adina: 4 urtetik gora.
- Hizkuntza: elebiduna (euskaraz eta gaztelaniaz).
- Sarrera: ticketekin.
—
Tailerra | Ozeanoetako sakonerak
Itsasoan hondoratu zaitez!
Ozeanoko eremuak argitasunaren arabera ezagutzeko eta eremu horietako bakoitzeko animalia adierazgarrienak aztertzeko tailerra.
- Gela: Axular.
- Ordutegia: 10:00 – 10:40 | 11:00 – 11:40 | 12:00 – 12:40 | 13:00 – 13:40.
- Adina: 6 urtetik gora.
- Hizkuntza: euskara.
- Sarrera: ticketekin.
Tailerra| Espirografo matematikoa legoekin
Forma eta kurba infinituak esplora ezazu!
Zatoz kurba matematikoak marrazteko aukera ematen duen robot bat eraikitzera, bi pertsonako taldeetan, Mirzakhani matematikari bikainaren lanean inspiratuz.
- Gela: Oteiza.
- Ordutegia: 10:00 – 11:00 | 11:30 – 12:30 | 13:00 – 14:00.
- Adina: 8 urtetik gora.
- Hizkuntza: euskara.
- Sarrera: ticketekin.
2. SOLAIRUA
Tailerra | Iraganeko biziaren bila
Fosilen bila!
Paleontologiaren eta arkeologiaren mundua gazteenei hurbiltzeko tailerra. Birsortutako indusketan fosilak bilatu beharko dituzte parte-hartzaileek.
- Gela: Arriaga.
- Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.
- Adina: 5-10 urte bitartean.
- Hizkuntza: euskara.
- Sarrera: ilara.
—
Tailerra | Eskalatu zure mundua
Kuantika hitza entzun duzu noizbait? Zatoz eta izan zaitez esploratzaile eta ikerlari egun batez!
Noiraino ikus dezakete gure begiek? Zer da ikusi duzun gauzarik txikiena? Eskala makro, mikro eta nanoskopikoak ezagutuko ditugu eta gure senarekin jolasean, kuantikaren mundura zabalduko gara. Inguruan laginak jasoko ditugu eta mundua eskalatuko dugu lupa, mikroskopio, eta baita ere zerorrek eraiki ahal izango duzun etxeko mikroskopio baten bidez.
Jarduera hau Donostia-San Sebastiáneko Tabakalerak garatutako Visiones cuánticas (Ikuspegi kuantikoak) erakusketaren baitan antolatuta da, DIPC eta CFMren lankidetzari esker, eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren babesarekin.
- Gela: Laboa.
- Ordutegia: 10:00 – 11:30 | 12:00 – 13:30.
- Adina: 4-10 urte bitartean.
- Hizkuntza: euskara.
- Sarrera: ticketekin.
Ikuskizuna | Egin ditzagun esperimentuak!
Neurtzen duena, badaki
Zientzian, dituzun iritziak errealitatearekin egiaztatzeak adierazten du zerbait egia den ala ez, eta, hori frogatzeko, etxeko materialekin esperimentuak egingo ditugu, harrituko zaituztenak eta etxean erreproduzitu ahal izango dituzuenak. Batzuek mundua begi berriekin ikusaraziko dizuete, eta beste batzuek “life hacks” gisa ere balioko dizuete. Zure zain gaude!
- Gela: Baroja.
- Ordua: 11:45-12:45.
- Adina: 9-14 urte bitartean.
- Hizkuntza: gaztelaniaz.
- Sarrera: ilara.
Naukas Kids 2025
- Hasiera data
- Amaiera data
- Ordutegia
- 10:00etatik 14:00etara
- Tokia
- Bizkaia Aretoa - EHU