Inspiraciencia, zientzian inspiratutako ipuin laburren lehiaketa

Ekitaldiak

inspiraciencia2016

Inspiraciencia zientzian inspiratutako ipuin laburren lehiaketa bat da. Egitasmoak literatura eta zientzia era ludiko eta parte-hartzailean uztartzen ditu. Denei irekitako esparru bat izan nahi du, fikzioaren bitartez zientzia pentsatu eta irudikatzeko toki bat. Helburu nagusia da sormena eta jarrera zientifikoa sustatzea aurretik irudikatuak izan ez diren errealitateak pentsatzeko modu gisa.

FIKZIO ZIENTIFIKOA

Modalitate bakarra: Gehienez 800 hitz dituzten ipuin laburrak aurkeztu ahal izango dira.

Kategoriak: Lehiaketak bi kategoria ditu: helduak (18 urtetik aurrera) eta gazteak (18 urtera arte).

Parte-hartzaileek aldez aurretik erregistratu beharko dute, eta ipuinak lehiaketaren edozein hizkuntzatan bidal ditzakete (euskara, galegoa, gaztelera eta katalana). Parte-hartzaile bakoitzak ipuin bat baino gehiago aurkez dezake, gehienez lau, betiere hizkuntza desberdinetan idatziak badira. 2016ko maiatzaren 19ra arte egongo da ipuinak aurkezteko epea zabalik.

Kontsultatu lehiaketaren oinarriak.

LITERATURA ETA ZIENTZIA

Inspiraciencia ipuinak baino zerbait gehiago ere bada. Ez du lehiaketa soila izan nahi: zientziaren eta literaturaren arteko harremanetan sakondu nahi du. Horretarako, hitzaldiak antolatzen ditu, ikasgelarako proposamenak egiten ditu, irakurgaiak gomendatzen ditu, etab.

Hitzaldiak: Lehiaketarekin batera, hitzaldiak antolatzen dira hainbat hiritan. Aurten, “Zientzia literaturaren klasikoetan” izango da gaia. Programa kontsultatu.

Zure klasikoaren zientzia: Seigarren edizio honetan, sail berri bat irekiko da. Parte-hartzaileek klasiko baten irakurketa kontatuko diote elkarri, eta obran aurkitutako zientziaz jardungo dute. Kontsultatu parte hartzeko oinarriak.

Inspiraciencia, zientzian inspiratutako ipuin laburren lehiaketa

Data
Ordutegia
00:00etatik 23:55etara
Tokia
Inspiraciencia lehiaketa
Helbidea
Bartzelona

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.