Ezjakintasunaren kartografia #80

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia #80

Descartesen filosofia sasoi hartan nagusi zen aristotelismoaren kontrako erasoa izan zen. Jesús Zamora Bonillak azaltzen digu: Skepticism, a short uncertain history (5): Descartes’ evil daemon.

Gure garunak azukrea bilatzen du uneoro. Meditatzen, lotan edota ekuazio diferentzialak ebazten bagabiltza ere, azukrearen bila dabil gure garuna. Hain garrantzitsua da zeregin hau, non glukosa gutxi duen metabolismo batek, alzheimerraren sorrera adierazi dezake. Carlos Ruedak azaltzen digu primeran The starving brain artikuluan.

Gailu elektronikoak ordezkatuko dituzten gailuek oso izen arraroak dituzte. Horietako bat dira exzitonikoak (mugitzen direnak ez dira elektroiak, exzitoiak baizik, elektroi-bikote hutsak). DIPCko ikertzaileek lortu dute hauen garraioa handitzea modu ikusgarrian: How to improve the transport efficiency of excitons by many orders of magnitude.

“Asko dakien andrazkoak ez du senarrik ezta helburu onik” dio gaztelaniazko esaera zahar batek. Esaera, aldiz, emakume jantzien, ikasien eta irizpide propioak dituztenen kontra doa. Izan ere, sasoi baten oso zaila zen emakume hezia emazte lez onartua izatea. Hala ere, egoera honen konponbidea familiaren dote on bat omen zen. Emakumeek euren doteengan dituzten eskubideen azterketak, argitzen digu arestian aipatutako baieztapenak egun irauten duen gizarte tradizionaletan. José Luis Ferreirak heltzen dio gaiari Women’s property rights over dowries artikuluan.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.