Kiñuren begirada: X izpiak

Kiñuren begirada

Gaurkoan, Kiñuk X izpien mundura eramango gaitu: begi hutsez antzemanezina diren uhin mota batzuetara. 1895ean Wilhelm Röntgen fisikariak kasualitatez aurkitu zituen, eta handik gutxira, beste zientzialari askok haien ahalmena ikertzen hasi ziren. Adibidez, Rosalind Franklinek DNAren egitura ezagutzeko erabili zituen.

X izpiak uhin elektromagnetikoen familiakoak dira, baina besteek ez bezala, hainbat material zeharkatzeko gaitasuna dute. Zenbat eta energia handiagoa izan, orduan eta sakonago sartzen dira. Horrela, ehun bigunak erraz zeharkatu ditzakete, baina hezurretan gelditzen dira, hauek dentsitate handiago dutelako. Horrek aukera ematen du gorputzaren barneko egiturari “argazki bat ateratzeko” ebakuntzarik gabe. Horri esker, Röntgenen aurkikuntzak iraultza ekarri zuen medikuntzan. Gaur, gure trikuak erakutsiko digu ikusezina ikusteko gaitasuna izan daitekeela zientziaren tresnarik indartsuena.

X izpien

Hilero, azkenengo ostiralean, Kiñuk bisitatuko du Zientzia Kaiera bloga. Kiñuren begirada gure triku txikiaren tartea izango da eta haren eskutik gure egileek argitaratu duten gai zientifikoren bati buruzko daturik bitxienak ekarriko dizkigu fin.


Egileaz:

Maddi Astigarraga Bergara (IG: @xomorro_) Biomedikuntzan graduatua, EHUko Ilustrazio Zientifikoko masterra egin du eta ilustratzailea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.