K.a. 500ean Hanno Nabigatzaileak “Gorillae” izeneko izaki iletsuak aipatu zituen Afrikako mendebaldean; izen hori erabili zuten XIX. mendeko zientzialariek berriro ere gorilak aurkitu zituztenean.Gorilek lau hanken gainean ibiltzen dira, habiak egiten dituzte eta haremetan bizi dira, ar heldu batekin eta eme talde batekin. Gure eta txinpantzeen lehengusu genetikoak dira eta duela 8-10 milioi urte bizi izan zen haiekin partekatzen dugun arbaso komuna. Gure arbaso hori ez zen ez gizakia ez gorila, beste zerbait zen, baina zaila da oihanean fosilak sortzea, eta horregatik oso gutxi dakigu gorilen eboluzioaren inguruan.
Mendebaldeko munduak gorilak “basati” eta “beldurgarri” gisa irudikatu zituen luzaroan, King Kong edo XIX. mendeko irudi arrazistetan ikusten den bezala. Baina, paradoxikoki, gizakia da gaur egun gorilarentzat arrisku handiena. Ekialdeko gorila 8.000 ale baino gutxiagotan dago, eta mendebaldekoa, 200.000 inguruk osatua, desagertzeko arriskuan. Gerren, ehizaren eta habitataren suntsiketaren ondorioz ari gara gure lehengusu urrunak galtzen.
“Gure arbasoak” Ikusgela hezkuntza proiektuaren bideo-sorta bat da. Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen ikus-entzunezko egitasmoa da eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren kolaborazioa izan du.