Dirua eta zoriontasuna, bikote lausoa

Dibulgazioa · EHUko ikerketa

Zoriontasuna intereseko gaia da hainbat arloetan, baita ere ekonomian. Maite Ansa Ezeiza UPV/EHUko ekonomia-irakasleak eta ikertzaileak ekonomiaren hazkundeak gure zoriontasun-mailan eragina ote duen aztertu du, “Zoriontasuna, ekonomia zientziarako alderdi interesgarria” ikerketa-lanean. Emaitzen arabera, ekonomiaren hazkundeak badu eragina zoriontasun-mailan baina, ez dago argi eragin hori automatikoa ote den. Hala ere, ikertzailearen ustetan, ez dago zoriontasunik gutxieneko ongizate-maila bat bermatzen ez bada.

Caucasian woman holding flowers over her eyes 20-24 years, arms raised, brunette, caucasian, close up, color image, covering, day, energy, enthusiasm, eye, flower, front view, happy, head and shoulders, holding, horizontal, mule deer sunflower, nature, obscured face, one person, outdoors, people, photography, playful, playing, portrait, posing, silly, smiling, sunflower, sunny, vitality, woman, young adult, young women, 20-25, 20-30, 20's, 20s, 25-30, absurd, adult, arm, blooming, blossom, blossoming, brown hair, cheerful, close-up, closeup, color, colour, daylight, daytime, eagerness, enclosing, enjoyment, eyeball, female, flora, floral, foolish, gaiety, gal, glad, gleeful, goofy, gusto, head & shoulders, human, human being, jolly, lady, lighthearted, lively, merry, mischievious, mischievous, natural, one, outdoor, outside, person, plant, portraiture, power, raised, raising, ridiculous, satisfaction, smile, spirited, sunlight, sunshine, twenties, twenty, vegetation, wacky, western european, whimsical, women, zeal, zest
Irudia: Maite Ansa ikertzailearen ustez, zoriontasunaren kontzeptua nahiko lausoa da eta termino egokiagoa erabiltzea proposatzen du ordez, “ongizate subjektiboa”.

1974. urtean Richard Easterlin ekonomialari estatubatuarrak argitaratu zuen “Zoriontasunaren paradoxa” (“Easterlinen paradoxa”) hartu da batez ere zoriontasunaren eta ekonomiaren arteko loturari buruzko ikerketa-lerroen abiapuntutzat. Easterlinek argitaratutako lan enpiriko honek hiru ardatz nagusi zituen:

  1. Herrialde batean, une historiko jakin batean, zoriontasun-mailarik handiena —batez bestekoa— herritar aberatsenek adierazten zuten.
  2. Alabaina, herrialdeak elkarrekin alderatuz gero, aberatsenak ez ziren, nahitaez, zoriontsuenak.
  3. Eta AEBtako denbora-serieen azterketaren arabera, errenta-igoerek ez zuten nahitaez eragin estatubatuarren zoriontasun-mailaren hobekuntzarik.

Ordea, Maite Ansak ikertzaileak dioenez, “Easterlinen paradoxarik ez da inoiz egon, seguruenik. Ikerketa behar bezala egiten bada, ondorioa —oro har— hau da: zoriontasun-mailak gora egin du ekonomia hazi ahala. Easterlinen datu berak aztertu dituzte 2008an eta geroago egindako zenbait ikerketak eta, metodologia egokiagoak aplikatuta, lausotu egiten da paradoxa: komunitate batek garapen ekonomiko nabarmena izan badu, herritarren zoriontasun-mailak ere gora egiten du, salbuespenak salbuespen“.

Zoriontasun-mailaren bilakaera historikoari dagokionez, “ia erabat ‘laua’ dela adierazten digute Japonian eta Estatu Batuetan egindako azterketak; alegia, ez duela ia aldaketarik izan azken 40 urteotan”, dio ikertzaileak. Ikerketa hauen fidagarritasunaz, berriz, hau dio Ansak: “Nire ustez, ez da oso handia, eta eskasa dela ere esango nuke. Oso gai subjektiboa da, izan ere. Hona adibide bat: zoriontasun-maila handiagoa adierazten du jendeak elkarrizketa, telefonoz egin ordez, aurrez aurre egiten bazaio. Zer galdera-mota egiten diren, zer hurrenkera duten galderek…, horrek eta beste faktore askok ere eragina dute erantzunetan”, adierazi du tesiaren egileak.

“Ongizate subjektiboa” egokiagoa “zoriontasuna” baino

Ansaren iritziaz, “enpirikoa eta subjektiboa da ikerketa-lerro hori, hau da, elkarrizketatu bakoitzak bere buruaz hitz egiten du, bere ikuspegi propiotik. Bere bizitzarekiko gogobetetze-mailaz galdetzen zaio jendeari (0etik 10erako zifra bat). Zenbaitek ‘zazpi’ erantzuten du, adibidez, baina gerta daiteke askoz hobeto bizi den norbaitek (ikuspegi objektibo batetik neurtuta) ‘hiru’ erantzutea. Hortaz, subjektiboak dira, beti, erantzunak. Izan ere, zoriontasunaren kontzeptua, bestalde, nahiko lausoa dela dio tesiaren egileak, bere ustez egokiagoa da “ongizate subjektiboa.

Easterlinek bere paradoxa plazaratu zuenetik 40 urte igaroak diren honetan, “hau ondorioztatu dute alor horretako espezialistek: lotura positiboa dago errentaren eta zoriontasun-mailaren artean, baldin eta herrialde bereko jendea alderatzen bada elkarrekin, une historiko jakin batean (maila mikroekonomikoa), bai eta une jakin batean herrialdeak elkarrekin alderatzen badira ere (maila makroekonomikoa). Alabaina, eztabaidagai izaten jarraitzen du beste honek: ba ote dagoen loturarik herrialde bateko ekonomia-hazkundearen eta hango herritarren batez besteko ongizate subjektiboarenaren artean. Ez dago argi, bestalde, ba ote duen asetasun-punturik ongizate subjektiboan eragin positiboa duen errentak, edo ongizate subjektiboaren eta errentaren arteko harremana berdina den aberatsentzat eta pobreentzat, bai maila mikroekonomikoan, bai makroekonomikoan”, dio Ansak.

Iturria:
UPV/EHUko komunikazio bulegoa: Ekonomiaren hazkundeak eragina du zoriontasun-mailan.

2 iruzkinak

  • […] da desberdintasun ekonomiko handiko eskualdeetan luxuzko objektu gehiago erosten eta bilatzen direla Interneten, desberdintasun txikiagoko eskualdeetan baino. Baina ondorio […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.