Nola jaiotzen da ahate bat? Zer gertatzen da arrautzaren barruan? Eta nola bihurtzen da ahatekume txiki bat ahate heldu? Jaio da ahatea liburuak basahatearen bizi-ziklo osoa azaltzen du, orriak handituz doazen heinean istorioarekin batera hazten den formatu erakargarrian. Arrautzetatik hasi eta ahate heldu bihurtu arteko bidea erakusten du, enbrioiaren hazkundea, lehen egunak, elikadura, lumen egitura eta ingurunearekiko egokitzapena modu argi eta atseginean azalduz.

Claire Llewellyn-en testu errazak, Simon Mendez-en ilustrazio zainduekin batera, animalia hauen inguruan haurren jakin-mina asetzeko aproposak dira. Hiztegi-aurkibide ilustratuari esker, kontzeptu berriak erraz ulertzen dira. Naturaren zikloak ezagutzeko lehen irakurketa goxoa eta hezigarria.
Argitalpenaren fitxa:
- Izenburua: Jaio da ahatea
- Egilea: Claire Llewellyn
- Ilustratzailea: Simon Mendez
- Itzulpena: Bakun, itzulpen zerbitzua
- Argitaletxea: Ttarttalo
- Hizkuntza: Euskara
- Urtea: 2005
- Orrialdeak: 25
- ISBNa: 84-8091-288-X
Iturria:
Ttarttalo argitaletxea: Jaioa da ahatea