Hegoak ebaki banizkio, planeatuko luke

Zientziaren historia

1 min

Hegoak ebaki banizkio, planeatuko luke

Zenbat modu daude airetik mugitzeko? Hegan egitea askotan hegaztiekin lotzen dugu, baina naturan badira bestelako estrategiak ere, ala nola, planeatzea. Kolugoak, “lemur hegalariak” bezala ezagunak diren ugaztun bitxiak, nahiz eta ez diren ez lemurrak ezta benetan hegan egiten duten animaliak ere, planeatzen dute. Haien gorputzeko mintz bereziei esker (patagio deiturikoak), zuhaitz batetik bestera distantzia handiak planeatuz egiteko gai dira.

Kolugoak ez dira bakarrak: naturan beste hainbat animalia ere badaude airean ibiltzeko moldatu direnak, igel hegalariak, drako sugandilak, arrain hegalariak edo txibia hegalariak kasu. Hala ere, benetako hegaldia eta planeatzea gauza bera ez diren arren, animalia ugarik garatu dituzte airetik mugitzeko sistemak. Bideo honetan ikusiko duzu nola sortu diren airean mugitzeko estrategia desberdinak eta zergatik diren kolugoak horren bereziak.

Gure arbasoak Ikusgela hezkuntza proiektuaren bideo-sorta bat da. Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen ikus-entzunezko egitasmoa da eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren kolaborazioa izan du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.