CRISPR-CAS9 eta terapia genikoak
DNA editatzeko aukera zientzia-fikzioaren kontua zirudien duela urte gutxi arte. Gaur egun, ordea, CRISPR-Cas9 teknologiari esker, geneak zehaztasun handiz moztu eta alda daitezke. Tresna honek biologiaren eta biomedikuntzaren iraultzarik handienetako bat ekarri du, eta etorkizunean gaixotasun genetikoen tratamenduan nahiz nekazaritzan eragin handia izatea espero da.
CRISPR-Cas9 teknologia Streptococcus pyogenes bakterioaren defentsa-mekanismo naturalean oinarritzen da: bakterioak birusen DNAren zatiak gordetzen ditu, eta Cas9 proteinaren laguntzaz birusaren DNA moztu eta neutralizatzen du. Bakterio honen birusen aurkako defentsa-sistema naturala ikertzeak XXI. mendeko tresna zientifikorik garrantzitsuenetako baten garapena ekarri zuen.
XXI. mendeko mugarri zientifikoak bideo sortak azken hamarkadetako aurkikuntza eta aurrerapen zientifiko handienak azaltzen ditu. Atal hau Órbita Laika (@orbitalaika_tve) eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren arteko elkarlanaren emaitza dira.