Gehienon kezka nagusia osasuna da seguruenik, kalean entzuten diren berbaldietan behintzat hala nabaritzen da. Izan ere, medikalizatu egin dugu gure bizitza, min eta ondoez guztiak pilula batekin, belar urez, janari funtzionalekin edo sineskeriekin konpondu nahi ditugu istant batean.
Komunikabideetan ere sarri ikusten eta entzuten den gaia da, baina askotan akatsez betea edo asmo okerrekin. Negozio aukera handia baita osasun nahia eta dirutzak erabiltzen dira farmazia industrian, naturismoaren industrian, ordezko produktuen azokan, eta hainbat koloreko iruzurgileen eskuetan. Eta, ezjakintasuna garestia da eta osasunarentzat kaltegarria.
Zientziaren Giltzak Elkarteak “Osasunaren gezurrak eta klabeak” izenburua duen hitzaldia antolatu du. Gure inguruan gehien sumatzen ditugun gezurrak, negozioak, ohitura okerrak, uste ustelak eta iruzurrak aztertzen ahaleginduko da Mikel Odriozola Gojenola medikua datorren astelehenean, abenduaren 14an, Ondarroako Beikozinin arratsaldeko 18:30etan. Eta horrez gain, ahalik eta osasuntsuen bizitzeko gako sinpleak azalduko ditu.
Fitxa biografikoa
Mikel Odriozola Gojenola Ondarroan jaio zen 1962an. Medikuntza eta Kirurgian Lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Familia eta Komunitate Medikuntzan espezializatu zen Mendaroko Ospitalean 2007an. Lehen Arretako medikuntzan dabil 1987tik aurrera. Kirol medikuntzan, fisioterapian eta errehabilitazioan aritua da eta 2008tik hona, Markina-Xemeingo Osasun Zentroan dabil lanean.
Osasunaren gezurrak eta klabeak
- Data
- Ordutegia
- 18:30etatik 20:00etara
- Tokia
- Beikozini, Iparragirre 10 kalea
- Helbidea
- Ondarroa