Posible al da gure geneak komeni zaigun bezala eraldatzea? 2015eko zientzia-albiste garrantzitsuenen artean CRISPR teknika izan dugu. Honen bitartez DNA sekuentzia bat, adibidez gene bat, berridatzi daiteke. Teknika honen gaitasunari esker gene bat aldatu edo itzali daiteke eta bere akatsak konpondu. Behin betiko lanabes genetikoa al da, ala agindutakoa beteko ez duen teknika berria?
Koldo Garcia biologo konputazionala, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Biocruceseko ikertzaileak gai honi buruz hitz egingo du ‘Geneak nahieran aldatzea, etorkizuneko botika?‘ izeneko hitzaldian martxoaren 9an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan Bilboko Azkuna Zentroan. Ekitaldi euskaraz egingo da.
Hitzaldia Zientziateka ekimenaren parte da. Zientziateka, hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten jarduera da.
OHARRA: Hitzaldia Azkuna Zentroko (Bilboko Alondegia) Bastida Aretoan eskainiko da doan. Sarrerak aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroko informazio-gunean entzule moduan joateko. Sarrerak aretoa bete arte banatuko dira doan. Hitzaldi hau euskaraz izango da.
Geneak nahieran aldatzea, etorkizuneko botika?
- Data
- Ordutegia
- 19:00etatik 20:30etara
- Tokia
- Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4
- Helbidea
- Bilbo