Problema matematiko baten emaitza zehatza lortzea ez da beti posible izaten. Esaterako, etorkizunean giza gorputz batean emango den minbizi zelulen gehikuntza analitikoki kalkulatzea ezinezkoa da. Horrelakoetan, zenbakizko metodoak deituriko tresna matematikoen bidez emaitza ahalik eta hurbilduena bilatzen da. Baina, zer dira zehatz mehatz zenbakizko metodoak? Nola sortzen dira? Nola neurtzen da hauen zehaztasuna?
Galdera hauei erantzuteko, Eli Alberdi matematikariarekin izan gara. Bere esanetan, zenbakizko metodoak bizitzako hamaika esparru eta sektoretan erabiltzen dira, hala nola, medikuntzan, kimikan, eraikuntzan, ekonomian…
‘Zientzialari’ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
1 iruzkina
[…] diskretizatzen dituzten eta horien ebazpenaren hurbilketa bat zehaztea ahalbidetzen duten zenbakizko metodoak aplikatzen dira, modelizazio eta konputagailu simulazio tekniken […]