Riftak plaken tektonikaren ondorioz sortzen diren arro sedimentarioak dira. Jarduera sismiko eta bolkaniko handia duten sakonune hauei esker lurrazalean gertatzen diren hedapen eta mugimenduen inguruko informazioa lor daiteke.
Gaur egun Euskokantauriar arroan eta Bizkaiko Golkoan azaleratzen diren arroka asko duela 250 milioi urte sortutakoak dira. Arroka hauek, sedimentarioak gehienak, Iberiar plaka Europar plakatik urruntzean metatutakoak dira, bi plaken artean sortu zen rift ingurune batean.
Euskal orografia eta geologia sakonean ikertzeko grinak Europar eta Iberiar plaken arteko mugimendu erlatiboa azaltzeko zenbait modelo argitaratzea ekarri du. Eredu zientifiko horiek askotan eraldatzen dira ezagutza zehatzago bat lortzeko helburuarekin.
Rift sistemen inguruan sakontzeko UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia fakultateko Arantxa Bodego irakaslearekin izan gara. Rift inguruneen eta Euskokantauriar arroko rift sistemaren ezaugarriak azaltzen dizkigu Bodego geologoak bideo honetan.
‘Zientzialari’ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
1 iruzkina
[…] geofisikaz eta arroken azterketa zuzenaz egiten dira Pirinio mendilerroa eratzen duten arroetan (Euskokantauriar arroan, […]