Bilaketaren emaitzak: zientziateka

Ikerketa-arlo desberdinen arteko bategitea betidanik izan da garai bakoitzaren errealitatea modu orokor eta fidagarrian islatzeko tresna zoragarria. Zentzu horretan, naturaren, literaturaren eta zientziaren arteko lotura da, agian, gizakiak mundua elkarren osagarri diren hainbat ikuspegitik aztertu eta irakasteko modu harrigarrienetako bat.
Hiru jakintza-arlo horien batura izango da Azkuna Zentroan apirilaren 10 eta 19 bitartean eskainiko diren “Natura, Literatura eta Zientzia […]

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak bost urte bete dituela ospatzeko, ekainaren 23an arratsaldeko 19:00etan, Zientziateka berezia antolatuko da Bilboko Azkuna Zentroan. Bi zientzialari ezagunek, Itziar Laka UPV/EHUko Linguistikako katedradunak eta Xurxo Mariño A Coruñako Unibertsitateko Medikuntzako irakasleak, dibulgaziozko hitzaldi bana eskainiko dute, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren.
Lakak, “Hitzaz” izenburuko hitzaldiaren bitartez, hitzen izaeraz hitz egingo du: zer […]

Duela lau urte, martxoaren 11n, historiako bigarren istripu nuklearrik garrantzitsuena gertatu zen Japonian, Fukushimako istripua. Richter eskalan bederatzi graduko lurrikara baten eraginez, 15 metroko altuerako tsunamia sortu zen eta honek Japoniako 14 erreaktore nuklear kaltetu zituen. Horien artean, Fukushima-Daiichi zentraleko 4. erreaktoreak jaso zituen kalte handienak. Istripuaren eraginez 80.000 bizilagun atera zituzten euren etxeetatik beste toki batzuetara eramateko. Egun, ingurumenean […]

2014. urtea bukatzear zegoela, Eider Cartonek, Elhuyar aldizkariko zuzendariak urteko hamar eduki irakurrienak Elhuyar aldizkarian zeintzuk izan ziren jakitera eman zuen. Bertan, irakurleon artean edukiek izandako harrerari buruzko datuak ematen zituen. Hauen arabera, bi gaik piztu omen digute jakin-mina: hizkuntzak eta arbasoak. Gizakion arbasoei buruzko berriek interesa sortzen dute gure artean. Nondik gatozen, zer garen eta eboluzioaren gakoei erantzuna ematen […]

Obesitatea munduko herrialde gehienetan hazten ari da. Izan ere, urtero 3,4 milioi lagun hiltzen dira gehiegizko pisuak edo obesitateak ekarritako ondorioen eraginez, Munduko Osasun Erakundearen arabera.
Joera honen arduradun nagusiak bi dira: jakien eskuragarritasun handiagoa eta sedentarismoa. Hau dela eta, jarduera fisikoa gizentasunari aurre egiteko metodo erabilgarria dela uste da. Izan ere, gainpisua eta obesitateari aurre egiteko, osasun arloko […]

Egun, futbolak milaka jarraitzaile ditu eta ostalaritza, kazetaritza, publizitatea eta moda bezalako sektoreak orbitan inguruka dituen unibertso zabala da. Baina, ba al dago zientziarako lekurik futbolean?
Fisika, matematika eta antropologia bezalako diziplina zientifikoak futbolarekin lotuta egon daitezkeela imajinatzea zaila izan arren, gero eta maizago, zientziari esker lortzen dugu futbol-zelaian gertatutakoari buruzko azalpena, eta horrek, zer esanik ez, jokalarien errendimendua eta […]

Juan Ignacio Pérez Iglesias Jarraian, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak 2017an izandako jardueraren berri ematen dugu. Jarduerak haien izaeraren arabera antolatu dira. Atal berezietan jaso ditugu beste erakunde batzuekin izandako kolaborazioak eta Katedrako zuzendariaren partaidetza izan duten aurkezpenak (hitzaldiak, mahai inguruak, solasaldiak etab.).
Argitalpen digitalak Mapping Ignorance: maila handiko zientzia dibulgazioko artikuluak argitaratzen ditu ingelesez; beraz, gutxiengo publiko batengana iristen […]

Diabetesa gehienbat herrialde garatuetan aurkitzen den epidemia da. Espainian, 18 urtetik gorako 5 milioi pertsona baino gehiagok dute (biztanleriaren % 13,8). Gaixotasun honek organo garrantzitsuak kaltetzen ditu, giltzurrunak, begiak (ikusmena), bihotza edo nerbio-sistema, besteak beste, beraz, funtsezkoa da diagnosi goiztiarra egitea eta goiz tratatzen hastea. Ikertzaileen talde batek, azken teknologiak baliatuta, intsulina “mikrofabrika” gisa funtzionatuko duten sendagaiak sortzea da […]

Gure organismoko proteinetan gertatzen diren mutazioek minbizia sortu dezakete, beste hainbat gaixotasunez gain. UPV/EHUko genetista eta ingeniari talde batek programa informatiko berezia sortu du, minutu batean 40.000 proteina ikertzeko gai dena, eta baita proteina horietan gerta daitezkeen mutazioak ere. Honela, oso denbora laburrean informazio kopuru izugarria kudeatzeko gai da. Mota honetako aplikazio bioinformatikoek geroz eta garrantzia handiagoa dute minbiziari […]

Punta Begoñako Galeriak (Getxo) Euskadiko XX. mendearen hasierako eraikin aipagarrietako bat da, bere erabilera eta kokapen bereziengatik eta hura egiteko erabilitako teknologiarengatik. Eraikin hori berreskuratzeko, jendarteari irekitako ikerketa eta zaharberritze diziplina anitzeko prozesu bat jarri da abian. Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedra eta EHUko adituen hainbat talde eraikinaren materialak eta inguruko geologia ari dira aztertzen, pinturen eta zeramikaren […]