Futbola, zientzia laborategia

Ekitaldiak

Egun, futbolak milaka jarraitzaile ditu eta ostalaritza, kazetaritza, publizitatea eta moda bezalako sektoreak orbitan inguruka dituen unibertso zabala da. Baina, ba al dago zientziarako lekurik futbolean?

Fisika, matematika eta antropologia bezalako diziplina zientifikoak futbolarekin lotuta egon daitezkeela imajinatzea zaila izan arren, gero eta maizago, zientziari esker lortzen dugu futbol-zelaian gertatutakoari buruzko azalpena, eta horrek, zer esanik ez, jokalarien errendimendua eta emaitzak hobetzen lagun dezake, besteak beste.

Futbola eta zientzia hizpide izango ditu urrian eta azaroan UPV/EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan eskainiko den “Futbola, zientzia laborategia” hitzaldi-zikloak. “Zientziateka” programaren barruan antolatutako ziklo hau bost hitzaldiz osatuta egongo da eta bertan arlo anitzetako adituek zientzia eta futbolaren arteko loturak agerian utziko dituzte. Ekitaldia Kultura Zientifikoko Katedrak antolatzen du, Zientzia eta Teknologiarako Fundazioa (FECYT) – Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioaren laguntzarekin.

Hitzaldiak

“La trama vasco-rusa que eliminó a España del Mundial de Fútbol” – José Manuel López Nicolás.

Urriaren 1a, 19:00etan, Baroja Aretoan (Bizkaia Aretoa).

José Manuel López Nicolás Zientzia Kimikoetan doktorea eta Murtziako Unibertsitateko Biokimika eta Biologia Molekularreko irakaslea da eta bera arduratuko da zikloa irekitzeaz. López Nicolásek diziplina-aniztasun zientifikoak futbol modernoaren oinarritzat duen garrantzia azalduko du, azken Munduko Txapelketan Espainiako selekzioa kanporatuta utzi zuten gakoak aztertuz. Horretarako, irakasleak garai eta nazionalitate desberdinetako zientzialariak, entrenatzaileak eta futbolariak lotuko dituen argudio-sorta harrigarria erabiliko du jendaurreko agerraldian.


“Fútbol, periódicos y estadísticas” – Kiko Llaneras.

Urriaren 8an, 19:00etan, Baroja Aretoan (Bizkaia Aretoa).

Kiko Llaneras datuen zientzia eta bistaratzearen arloko kontsultore bezala lan egiten du eta Sistemen Ingeniaritza eta Automatikan doktorea da. Hitzaldian futbola, egunkariak eta estatistikak elkarlotuko ditu eta El País egunkarian futbolaz eta estatistikaz idazten bildu duen esperientzia pertsonalaz hitz egingo du. Hitzaldi honen bitartez, egunkarietan iragarpenak edo ausazko probabilitateak ematea egokia den ala ez argitzen saiatuko da.


“Ciencia de datos y fútbol: predicción del riesgo de lesiones en el deporte profesional”- Dae-Jin Lee.

Azaroaren 5ean, 19:00etan, Arriaga Aretoan (Bizkaia Aretoa).

Dae-Jin Lee Ingeniaritza Matematikan doktoreak eta BCAMeko ikertzaileak “Ciencia de datos y fútbol: predicción del riesgo de lesiones en el deporte profesional” hitzaldiaren bitartez, kirol-bioestatistika aurkeztu eta kirol profesionalean lesioen prebentzioan duen garrantzia azpimarratuko du. Kirol lesioen prebentzioan (bereziki, futbolaren kasuan) datuen analisi aurreratuan dagoen zientzia azalduko da hitzaldian zehar. Kirol profesionalean bioestatistika, matematikak, konputazioa, epidemiologia eta osasun publikoa uztartzen dituzten diziplina anitzeko profilen beharra azpimarratzea izango da azken helburua.


“Golaren legeak”- Aitor Bergara.

Azaroaren 14an, 19:00etan, Baroja Aretoan (Bizkaia Aretoa).

Aitor Bergara Fisikan doktorea da eta UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisika saileko irakaslea da. Haren hitzaldian fisikaren eta futbolaren arteko lotura estuak azalduko ditu. Bertan, baloiaren ezaugarriak, haizea edo baloia jotzeko modua baldintzagarriak izan daitezkeela adieraziko du. Bergarak erakutsiko du jokalariak, ustekabean, fisikako legeei buruzko adituak bihurtzen direla golak sartzeko ahaleginean.


“Contenido de entrenamiento y condición física en mujeres futbolistas de élite” – Aduna Badiola.

Azaroaren 21ean, 19:00etan, Arriaga Aretoan (Bizkaia Aretoa).

Aduna Badiola Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan doktorea da eta UPV/EHUko Gorputz eta Kirol Hezkuntza sailean irakasle dabilen. “Contenido de entrenamiento y condición física en mujeres futbolistas de élite” (Eliteko emakume futbolarien entrenamenduaren edukia eta egoera fisikoa) izenburuko hitzaldian, Badiolak, entrenamendu-programak eta partiden egutegiak gorputz-osaeraren nahiz errendimendu fisikoaren aldaketan duten garrantzia aztertuko du.

Hitzaldi guztiak 19:00etan hasiko dira. Sarrera doakoa eta librea da lekuak bete arte.

Futbola, zientzia laborategia

Hasiera data
Amaiera data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Bizkaia Aretoa - UPV/EHU
Helbidea
Abandoibarra 3, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.