Egungo zientziaren ikergai zirraragarrienetariko bat da Damasiok darabilena Descartesen hutsegitea (1994) liburuan: ea nola eratortzen den materia soiletik espiritua esaten zaion hori. Horra gogamena gogoeta sakonean bere izate eta jatorriaz, behaketa zorrotzarekin uztarturik introspekzio ernea. Emozioaren eta arrazoiaren arteko erlazioa […]
Testuinguru horretan, adibidez, komunikabideek funtsezko zeregina dute berdintasuna lortze bidera. Honen harira, otsailaren 9an, Zientziaren arloko Emakumearen eta Neskatoaren Nazioarteko Egunaren baitan Generoa eta Zientziaren Komunikazioa jardunaldia egin zen Bilbon. Bertan, zientziaren komunikazioaren esparruan genero-ikuspegia ezartzeko eta hobetzeko moduari buruz […]
Hain zuzen ere, D bitamina lortzeko modu berezi horrek eragiten du molekula horren defizita, itxuraz, nahiko ohikoa izatea. Defizit hori ez da eguzki erradiazio mugatua duten herrialdeetan soilik gertatzen, Eskandinavian kasu, bai eta egun eguzkitsu ugari eta eguzki erradiazio handia […]
Mendebaldeko ezti-erlea ( Apis mellifera ) arriskuan dago gizakien menpe dauden eremuetan bizi dituzten estres-faktore askoren ondorioz; besteak beste, nutrizio txarra, pestizidak eta patogenoak. “Badira zenbait urte agerian geratzen ari dela erleen heriotza-tasa asko handitu dela; horregatik, duela 6 urte […]
Emakumeak zientzian Amaia Iparragirre Letamendia matematikaria da, eta zientzia honen babesean, nabarmendu du nahiz eta modu abstraktuan landu, matematikek lotura zuzena dutela eguneroko bizimoduarekin eta ingurunearekin. Iparragirre doktore-tesia egiten ari da, estatistikan; zehazki, eredu aurresaleen garapenean eta balidazioan, diseinu konplexuko […]
Gene batek, gene bakar batek, gauza harrigarriak lor ditzake. Aste honetan bi adibide ikusgarri ditugu. Rosa García-Verdugoren A single gene might be responsible for the bigger brain of modern humans eta Losing genes can be good, hummingbirds are a nice […]
Matematikek ospe txarra dute: zailak direla, abstraktuak direla, ez dutela ezertarako balio… Horrelako usteak oso zabalduta daude gizartean. Amaia Iparragirre Letamendia matematikaria da, eta ez du arrastorik ere nondik datorren ospe txar hori, “ume-umetatik gustatu izan zaizkit“, adierazi du. Eta […]
Animalien aferak liburuan (2011) animaliak aztertzean aurkitu ditzakegun zerbait bitxi edo deigarriak azaltzen dizkigute Juan Ignacio Pérezek eta Miren Bego Urrutiak. Nola irauten dute hauek bizirik? Zer trikimailu darabilte arrakasta izateko? Halako galderak bururatzen zaizkigu maiz animalien bizimoduei erreparatzean, baldintza […]
Benetan buruan izan ere. Burutik atera ezinik ibiltzen baikara abestia, eta, abestia baino gehiago, abesti zatitxo bat. Belarri-harra (earworm) izena hartzen du buruan behin eta berriro “entzuten” dugun eta burutik atera ezin dugun melodia horrek. Abestiekin ez ezik, publizitateko jingleekin […]
Bai, onartzen dut, izenburua nahiko clickbait da. Edo “amu” samarra, anglizismoak alde batera uzten baditugu. Izan ere, nahiz eta ematen duen sasizientzien alde ilunera igaro naizela eta mineralen, hots, solido kristalino horien gezurrezko “botere magikoak” iragartzearen alde nagoela, ez da […]