Zerua argitu zuten emakume ezezagunak

XIX. mendean zehar astronomia hankaz gora jarri zuten aurkikuntza ugari gertatu ziren, zeinak XX. mendeko iraultza handiaren oinarriak jarri zituzten. Azken aldiko zientziaren historia zirraragarrienetako bat da, eta hainbat emakumek garrantzia handia izan zuten, besteak beste, Maria Mitchell, Estatu Batuetako lehenengo emakume astronomoak. Halere, jende gutxik ezagutzen du gertatutakoa.

Miguel Ángel Delgado kazetari, idazle eta zientzia dibulgatzaileak gai horiek landuko ditu azaroaren 16an, arratsaldeko 19:30tan Bilboko Bidebarrieta Liburutegian (Bidebarrieta kalea, 4) emango den “Zerua argitu zuten emakume ezezagunak” hitzaldian.

HitzaldiaEmakumeek zientzia egiten dute / Ellas hacen ciencia zikloaren barruan sartzen da, Bilboko Udalak antolatutako ekimena, zeinak lau hitzaldi eskainiko dituen azaroko ostegunetan.

Hitzaldi guztiak doan dira, eta denontzako daude irekita, bete arte. Hara gerturatzerik ez dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dituzte hitzaldiak esteka honen bitartez.

Xehetasunak

Data:
2017ko azaroaren 16a
Ordutegia:
19:30etatik 21:00etara

Egoitza

Tokia:
Bidebarriera Liburutegia
Helbidea:
Bidebarrieta kalea 4
Hiria:
Bilbo

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>