Kuaternarioa ezagutzea: klimak iragana idazten duenean

Kuaternarioari buruzko UPV/EHUko Prestakuntza eta Ikerkuntza Unitateak hitzaldi-zikloa egingo du ekainean Bilbon, besteak beste gure planetaren erliebea moldatu zuen Kuaternarioaren aldi geologikoari dagokion azken 2,6 milioi urteetako historia jorratzeko.

Bizkaiko hiriburuan uztailaren lehenengo astean (hilaren 1etik 5era) ospatuko den Kuaternarioko XV. Biltzar Nazionalaren barnean kokatuta dago hitzaldi-zikoa, eta lau hitzaldi eskainiko ditu ikerketa-esparru honetan trebatutako lau ikertzaileren eskutik, egungo geologiaren formaziorako giltzarrizko aldi horren sekretuak argitzeko.

Hizlariak honako hauek izango dira: Martin Arriolabengoa, (Mineralogia eta Petrologia Saila, UPV/EHU), Blanca Martinez (Geologia Saila, Aranzadi Zientzia Elkartea), Montserrat Hervella (Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila, UPV/EHU) eta Blanca Ochoa (Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saila, UPV/EHU)

Ekitaldiak Kultura Zientifikoko Katedraren laguntza du eta ekainaren 5, 12, 19 eta 26an egingo da, 19:00etatik 20:00etara bitartean, Ibaiondoko Udaltegiko ekitaldi aretoan (Burtsa eraikina, Pilota kaleko 10a, Bilbo). Hitzaldietarako sarrera librea eta doakoa izango da aforoa bete arte.

=======

Programa
  • Ekainak 5: “Kantauriar isurialdeko erliebearen bilakaera Euskal Herrian erdi pleistozenotik gaur eguneraino” (euskaraz).

Hizlaria: Martin Arriolabengoa. Mineralogia eta Petrologia Saila, UPV/EHU.

Glaziarren, ibaien, karsten eta itsasbazterren garapena estu-estu lotuta dago klima-aldaketekin eta maila freatikoaren jaitsierarekin. Hitzaldia Kantauri Itsasoaren erliebea eta paisaia eratu dituzten osagai horiek guztiak azaltzen ahaleginduko da.

  • Ekainak 12: “Winter is coming? Kantauri Itsasoaren bilakaera azken 130.000 urteotan”.

Hizlaria: Blanca Martínez. Geologia Saila, Aranzadi Zientzia Elkartea.

Hitzaldi honek frogatuko duenez, ikerlan paleozeanografikoak garrantzi handiko tresnak dira, klima-aldaketak kostaldetik hurbil bizi ziren giza-populazioen bizimodua nola baldintzatu zuen ezagutu ahal izateko.

  • Ekainak 19: “Emakume migratzaileak: ADN mitokondrialak haien iraganaren historia azaltzen digu”.

Hizlaria: Montse Hervella. Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila, UPV/EHU.

Hainbat diziplinak eskaintzen duten informazioari esker, historiaurrean gertatutako giza-migrazioak berreraiki daitezke. Hitzaldi honetan, historiaurreko giza-gorpuzkietatik berreskuratutako ADN mitokondrialaren informazioa erakutsiko da (molekula hori amaren bidez baino ez da heredatzen).

  • Ekainak 26: “Horma-arte paleolitoko aurkikuntza berriak Urolako ibarrean (Gipuzkoa)”.

Hizlaria: Blanca Ochoa. Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saila, UPV/EHU.

Orain arte, oso haitzulo gutxi ezagutzen ziren Euskal Herrian, baina azken urteotan hainbat aurkitzen ari dira Urolako ibarrean, Gipuzkoan. Hitzaldi honetan, aurkikuntza horiek guztiak aztertuko dira, baita labar-aztarnategi berri horiek Erlaitz Kantauriarreko zein Europa mailako goi Paleolitoaren arkeologian izango duten eragina ere.

Xehetasunak

Hasiera data:
2019ko ekainaren 5a
Amaiera data:
2019ko ekainaren 26a
Ordutegia:
19:00etatik 20:00etara
Informazio gehiago:
Ekitaldiaren webgunea

Egoitza

Tokia:
La Bolsa eraikina
Helbidea:
Pilota kalea, 10
Hiria:
Bilbo

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>